Patronala absentismoa nola erabiltzen duen salatu dute sindikatuek laneko osasunaren eguneko mobilizazioetan
Sindikatu guztiak irten dira kalera apirilaren 28 honetan. LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek elkarrekin egin dute manifestazioa, Donostian. ELAk, CCOOk eta UGTk euren mobilizazio propioak egin dituzte, Bilbon.
Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, patronalak absentismo kontzeptua modu "interesatuan" darabilela salatu dute EAEko sindikatuek, Donostian eta Bilbon egin dituzten mobilizazio eta jardueretan.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuak elkarrekin mobilizatu dira Donostian, Absentismoa: gezurra ari du. Gure lan-eskubideak defenda ditzagun! lelopean. Sindikatuek “patronalak horrenbeste aipatzen duen absentismoa langileen prekarietatea baino ez dela” salatu dute, Gipuzkoako hiriburuan Eusko Jaurlaritzak duen egoitzan amaitu duten manifestazioan.
Nabarmendu dutenez, “ez dago absentismoari buruzko berririk gabeko egunik”, eta salatu dute patronalak kontzeptu horren “erabilera ez oso zorrotza” egiten duela, “iruzur orokortuaren ideia” zabaltzeko. Azaldu dutenez, kontzeptu horrek “borrokaren bidez lortutako eskubideak ere” barne biltzen ditu; hala nola kontziliozko neurriak edota aldi baterako LEEak.
Horrez gainera, 2025ean Euskal Herrian, lanean ari zirela hildako 84 langileak gogoan izan dituzte, baita “laneko gaixotasunen ondorioz hildakoen eta kalte fisiko eta mentalak jasaten dituztenen errealitatea” ere.
ELA sindikatuak ere absentismoaren kontzeptua “oker” erabiltzen dela salatu du Bilbon, 400 delegatu bildu dituen ekitaldi eta manifestazioan. Euskal Herrian absentismoa % 0 da. Kriminalizazioaren aurrean, prebentzioa lehen lerrora! leloarekin irten dira kalera.
Andoni Larralde lan osasuneko ordezkariak salatu du patronalak “absentismoaren aurkako gurutzada” baliatzen duela, kontrol eta zigor neurriak justifikatzeko. Haren esanetan, benetako arazoa “presentismoa” da: langile asko osatu gabe lanera joatera behartzea.
Gainera, kritikatu du mutuak eta enpresa pribatuak gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari direla bajen kontrolean, eta horrek osasun sistema ezkutuan pribatizatzea dakarrela.
UGTk Bilboko Eliptika plazan elkartu ditu delegatuak, laneko ezbeharren aurrean, "zero tolerantzia" eskatzeko. Salatu du aurten gutxienez 13 pertsona hil direla EAEn lanean ari zirela.
Horrez gainera, sindikatuaren arduradun Tximi Lopezek mezua bidali dio patronalari, absentismoari egiten zaizkion aipamenen inguruan. Langileekiko “enpatia falta” eta laneko bajen arrazoien "analisi falta" kritikatu ditu.
“Absentismoaz hitz egiten horrenbeste tematzen den patronalari gogorarazi nahi diogu lanean bizia galtzen dutenak ez direla hurrengo egunean joaten, eta ez dutela nahita egiten. Gauza bera gertatzen da medikuaren aginduz bajan daudenekin”, esan du.
Azkenik, CCOO sindikatuak batzarra eta manifestazioa egin ditu Bilbon, ordaindu gabeko aparteko orduak “esplotazioa” direla salatzeko. Alfonso Ríos, lan osasunaren arduradunak, azaldu du iaz 270.000 aparteko ordu egin zirela astean EAEn eta horien erdiak ez zirela ordaindu.
Bere ustetan, patronalak absentismoari buruz darabilen diskurtsoa baliogabetzen du datu horrek: “hemen ez dago absentismorik”, esan du, eta gehitu du “langile klasearen esplotazio hutsa” egiten dutela “enpresa batzuk”.
CCOOk azpimarratu duenez, lanaldiak luzatzeak, erritmoak areagotzeak eta doako lana normalizatzeak nekea, estresa eta lan-arriskuekiko esposizio areagotzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.