Medikuek bosgarren greba asteari ekingo diote astelehen honetan, Estatutu Markoaren proiektuaren aurka
Uda epe konplexua dela eta, hau izango da oraingoz, lanuzteak egingo dituzten azken astea. Egoera konponduko ez balitz, baina, medikuek ez dute baztertzen irailetik aurrera greba mugagabera jotzea.
Bosgarren greba asteari ekingo diote medikuek astelehen honetan. Euren lan-baldintza propioak jasotzen dituen estatutu bat eskatzen dute baina negoziazioak ez doaz batere ondo eta gauzak honela, mobilizazioekin jarraituko dute.
Hau izango da uda igaro arteko azken greba deialdia, dena dela. Sindikatuek ziurtatu dute, arduragatik, ez dutela mobilizazio gehiago sustatuko udako hilabeteetan, osasun sistemarentzat etapa konplexua delako, profesionalen murrizketagatik eta oporraldiagatik. Hala ere, irailean protestei berrekitea aurreikusten dute.
Igande honetan bertan, Radio Euskadin egin diote elkarrizketan, Alberto Martinezek Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak "profesionalei entzun nahi ez izatea" leporatu dio Osasun Ministerioari, ez horiei, "ezta erkidegoei ere, asteazkeneko bileran agerian geratu zen bezala", bere hitzetan.
"Adostasuna behar duela lege berriak", gaineratu du sailburuak, eta Osakidetzak, bere eskumenen baitan, negoziazioak hasi dituela medikuekin egoera arintzeko.
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Osasun Ministerioari "ez entzutea" egotzi dio Martinezek, eta esan du Osakidetza guardien eredua aldatzeko prest dagoela
Medikuen bosgarren greba astearen atarian, Osasun sailburuak onartu du lanuzteek "eragin handia" izan dutela itxaron-zerrendetan, eta jakinarazi du dagoeneko 2.500 pertsona bideratu dituztela hitzartutako kliniketara ebakuntza egitera.
Hain zuzen ere, aurreko asteazkenean, Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitza hartu zuen hedabideen aurrean eta adierazi zuen euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela.
"Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi zuen. Halaber, ohartarazi zuen "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.
GATAZKA, OSASUN PUBLIKOAN
Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"
Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.
Testuinguru honetan, lanuzteek kirurgia arloko itxaron zerrendak handitu dituzte. Hala, aurrez Lore Bilbao Osakidetzako zuzendariak aitortu bezala, Martinezek berretsi du ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrenda 80 bat egunera igo dela grebaren ondorioz.