Osasun publikoko gatazkaren gakoak: Estatutu Markoaren erreforma eta medikuen aldarrikapenak
Urtebete pasa daramate medikuek protestan, euren lanbidearen berezitasunak aintzat hartuko dituen estatutu propioa aldarrikatuz. Uste dute Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak onartu berri duen Estatutu Markoaren erreformak ez dituela aintzat hartzen medikuen eskakizunak. Lan-baldintza hobeak nahi dituzte.
Espainiako Estatuko osasungintza publikoko langileen —milioi bat behargin inguru— lan-baldintzak arautzen dituen Estatutu Markoaren erreforma joan den ekainaren 2an onartu zuen Ministroen Kontseiluak. 2003tik zegoen testua berritu gabe. Orain, tramitazio bidean dago lege-proiektua, eta indarrean sartzeko, Kongresuak oniritzia eman beharko dio.
CCOO, UGT, CSIF eta SATSE sindikatuen babesa du erreformak, baina medikuen sindikatu nagusiek ez dute ontzat ematen, euren lanbidearen berezitasunak ez omen dituelako kontuan hartzen. Hori dela eta, azken horiek urtebete inguru daramate protestan.
Estatutu Markoaren gako nagusiak:
- Hutsik dauden lanpostuetarako behin-behineko izendapenen iraupena gehienez hiru urtekoa izango da; epe horretatik aurrera, hautaketa-prozesu publikoa deitu beharko da, derrigor.
- Asteko gehieneko lanaldia 45 ordukoa izango da, Europako zuzentarauak ezarritakoa baino hiru ordu gutxiagokoa.
- Guardiak, gehienez, 17 ordukoak izango dira, eta ordu horien ordainetan nahitaez atsedenak eta librantzak hartuko dira. Ez da aparteko ordurik sortuko.
- Behin-behineko kontratuekin abusua egiten den kasuetan, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko ordainsaria emango da.
- 12 urtetik beherako seme-alabak edo mendekotasuna duten senideak zaintzeko neurriak malgutuko dira, eta 55 urtetik gorako medikuek guardiak eta gaueko orduak ez egiteko aukera izango dute. Haurdun zein edoskitze-garaian daudenek ere izango dute aukera hori.
- Zuzendaritza postu bat eskuratzeko beharrezkoa izango da unibertsitateko gradu bat izatea, eta funtzioak zuzenean osasun arloko eginkizun batekin zerikusia duenean, gradu berezi bat izatea eskatuko da. Deialdi publiko irekian egingo da hautaketa; formazioa, lan-esperientzia eta kudeaketarekin lotutako proiektua izatea hartuko dira kontuan.
- Zuzendaritzako postuetan aritzen diren profesionalek osasun publikoan eskusiboan aritu beharko dira; ezingo dute jardun enpresa pribatuan. Aparteko ordainsaria emango zaie.
Zer eskatzen dute medikuek?
- Lanbidearen berezitasunak aintzat hartuko dituen estatutu berezitua aldarrikatzen dute medikuen sindikatuek, eta euren lan-baldintzak negoziatzeko mahai propioa. Klasifikazio profesional apartekoa eskatzen dute, medikuen jardueraren ardurara egokitutako baldintzekin.
- Lege-proiektuan ezarritako asteko gehieneko 45 orduko lanaldia ez dute ontzat ematen, eta 35 orduko lan-astea exijitzen dute.
- Guardia orduen ordainsariak handitzea, eta ordu horiek erretirorako, kotizaziorako, garapen profesionalerako eta gainerako lan-eskubideetarako konputatzea.
- Astero gutxienez 48 ordu jarraian atseden hartzeko aukera, eta guardia ondorengo orduetan atsedena bermatzeko neurriak.
- Medikuek bere gain hartzen duten ardura —asistentzia, ikerkuntza edota irakaskuntza mailakoa— estatutuan espreuski jasotzea.
- Kolektiboaren zati handi bat ez dator bat zuzendaritza postuetan aritzeko ezarri nahi den esklusibotasunaren printzipioarekin. Alor publikoan zein pribatuan profesionalki aldi berean jarduteko aukera mugatzen duela uste dute, inolako arrazoirik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.