Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".
Mercedes-Benzeko langileen protesta. Argazkia: ELA, LAB eta ESK
Mercedes-Benzek Gasteizko lantokian tenperatura altuei aurre egiteko ez dituela "behar beste neurri" hartzen salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek ostegun goizean. Horrela, "langileen osasuna arrisku larrian" jartzea leporatu diote enpresari, eta pertsonentzat "ingurumen baldintza egokiak ziurtatzeko" eskatu diote zuzendaritzari.
Hiru sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Gasteizko lantegiaren atarian, 'Erreta gaude' lelopean. Azaldu dutenez, egungo araudiaren arabera, fabrikako lanpostu guztiak arinak dira, eta ez dago desberdintasunik horien artean. Hori dela eta, egungo araudia "langileen benetako egoeratik oso urrun geratzen da".
Ildo horretatik, adierazi dute Mercedes Vitoriak ez duela "bero alertako egunetarako jarduera protokolorik bere katalogazioetako edozeinetarako" (horia, laranja edo gorria). Adierazi dutenez, batzordeak 2024an enpresarekin protokolo bat negoziatzeko proposamena egin zuen eta "enpresak negoziatzeari uko egin zion". Mercedesek, gaur egun, tenperatura altuetarako "protokolo bat negoziatzeari uko egiten jarraitzen du".
Egoera honen aurrean, azken asteotan ELA, LAB eta ESK sindikatuek hainbat salaketa aurkeztu dituzte, jarduera gelditzeko eskaera bat barne. Hala ere, "ikuskaritzak momentuz ez dio enpresari neurriak hartzeko eskatu", kritikatu dute.
Halaber, alerta laranja zein alarma gorria izan diren asteetan bero-kolpearen ondorioz zorabioak izan direla azaldu dute, eta Osakidetzako anbulantzia bat ere bertaratu dela kasuetako baten larritasunagatik. "Ez dago protokolo bateraturik lantegi osorako, eta sektore bakoitzak nahi duena aplikatzen du, langileriari bermerik eman gabe", gaitzetsi dute.
Hori dela eta, ELAk, LABek eta ESK-k eskatu diote enpresari berehala berrekin diezaiola batzordeak aurkeztutako aurreko protokoloaren negoziazioari.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen atzo izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".