Confebaskek "herri ituna" eskatu du enpresen lehiakortasuna hobetzeko
EAEko patronalak uko egin dio absentismoaren aurrean "begiak ixteari" eta aldi baterako ezintasunengatik jasotzen diren ordainsariak berrikustea jarri du mahai gainean.
Tamara Yagüe Confebaskeko presidentea, urteko kontseilu orokorraren bileraren atarian. Argazkia: EFE
Gaur egungo ongizarte estatuaren eredua ez dagoela bermatuta iritzita, kontzientzia kolektiboa hartzearen beharra azpimarratu du asteazken honetan Confebask Euskal Autonomia Erkidegoko enpresarioen elkarteak. Ildo horretan, Tamara Yague Confebaskeko presidenteak erantzun partekatuak eta "herri ituna" eskatu ditu enpresen lehiakortasuna hobetzeko, batez ere, industrian.
Yaguek, Bilbon urteko Kontseilu Orokorraren bileraren ostean prentsaren aurrean adierazi duenez, testuinguru ekonomikoa "oso estua da", eta Euskadik "hazten" jarraitzen duen arren, balantzeak "argiak eta ilunak ditu".
Bere aurreikuspenen arabera, aurten, euskal ekonomia % 1,9 inguru haziko da, espero baino gutxiago; dioenez, industria ez dago atzeraldian baina bai "geldialdi nabarmen" batean.
Confebaskek "herri ituna" eskatu du enpresen lehiakortasuna hobetzeko
Enpresaburuen kezka nagusien artean absentsimoa aipatu du, beste behin, Confebaskek. Absentismoaren aurrean "begiak ixtea" ez da aukera bat patronalaren arabera, eta aldi baterako ezintasun kasuetan jasotzen diren ordainsariak berrikustearen alde hitz egin du, duela 20 edo 30 urte onartutakoak izaki zaharkituta geratu direla iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Mondragon Korporazioaren salmentak 11.322 milioi eurora igo dira 2025ean
EAEn langile gehien dituen talde kooperatiboa da, izan ere, 72.761 langile ditu dagoeneko, eta 1.346 lanpostu berri sortu ditu.
Bilbok 6,5 euroko tasa ezarriko du apartamentu turistikoetan ostatu hartzen dutenentzat, pertsonako; luxuzko hoteletan, 5 eurokoa
Bilboko Udalak datorren urterako zergak onartu ditu, Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga indarrean jartzea barne.
Eusko Jaurlaritzak Vicinayren erosketan parte hartuko du, lurraldean erroturik jarraituko duela bermatzeko
Eusko Jaurlaritzak, beste inbertitzaile batzuekin batera, Sestaon kokatutako itsas erabilerarako kateen euskal fabrikatzailearen erreskatean parte hartuko du. Jaurlaritzak operaziora 7,5 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten du.
Bizkaiko gidariek gehienez ere 35 euro ordainduko dituzte hilean lurraldeko bidesariengatik
Bidesariaren hileko gastu-muga zehazten duen Bidesaria programa eguneratuko du 5 euroko murrizketa aplikatuz lurraldetik igarotzen direnentzat; Bizkaitik abiatu eta Arabara eta Gipuzkora jarraitzen dutenek gehienez ere beste 53 euro ordainduko dituzte.
ITP Aerok 35 milioi inbertituko ditu Zamudion, hegazkin-motorren eskariari erantzuteko
Euskal konpainia aeronautikoak kualifikazio handiko 150 langile kontratatuko ditu eta Zamudioko lantegia 4.000 metro koadro handituko du. Hedapen hori konpainiak 2030era arte mundu osoan 400 milioi euro bideratuko dituen nazioarteko plan baten barruan kokatzen da.
"Printzipioz" dermatosi nodularraren hedapena "kontrolpean" dagoela azpimarratu du Barredok
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak gogora ekarri duenez, pasa den martxoan Sardinian azken kasuak atzeman zirenetik ez da kasu gehiagorik atzeman Europar Batasunean. Hala ere, prebentzio neurriak mantentzearen alde hitz egin du.
Iberdrolak % 22 handitu ditu irabaziak ekainera arte, Mexikoko plusbalioek bultzatuta
Argindar enpresak 4.336,4 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan, iazko aldi berean baino % 22 gehiago. Kapitalaren % 70 baino gehiago merkatu estrategietara bideratu da, hala nola Erresuma Batura, AEBra eta Brasilera.
Ikuskizunetako teknikariek hiru greba egun deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetako jaietan
Mobilizazioak abuztuaren 5ean, 14an eta 26an izango dira, eta Gasteizko Txosna Batzordearen, Donostiako Piraten eta Bilboko Konpartsen babesa dute. Sektoreko lan-baldintzak hobetzeko "aurrerapauso falta" salatu nahi dute.
Euskadiko argindar autokontsumoaren egungo potentzia duela bost urtekoa halako 27 da
Vidrala enpresaren planta fotovoltaikoaren inaugurazioan, Industriako sailburuak azpimarratu du autokontsumo horrek erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten lagunduko duela.