ITP Aerok 35 milioi inbertituko ditu Zamudion, hegazkin-motorren eskariari erantzuteko
Euskal konpainia aeronautikoak kualifikazio handiko 150 langile kontratatuko ditu eta Zamudioko lantegia 4.000 metro koadro handituko du. Hedapen hori konpainiak 2030era arte mundu osoan 400 milioi euro bideratuko dituen nazioarteko plan baten barruan kokatzen da.
Argazkia: ITP
ITP Aerok ekoizpen-gaitasuna handitzeko plan bat jarri du abian Zamudion (Bizkaia) duen egoitza nagusian. Hegazkin komertzialen motorren eskari globalari erantzun nahi dio konpainiak, eta, horretarako, 35 milioi euro inbertituko ditu Zamudioko lantegian. Denera, 400 miloi euro inbertituko ditu munduan zehar dituen lantegietan.
Horrekin batera, euskal konpainia aeronautikoak kualifikazio handiko 150 langile kontratatuko ditu eta Zamudioko egoitza 4.000 metro koadro handituko du. Inbertsioak argi erakusten du ITP Aeroren fabrikazio-jarduerak etengabeko hazkundea duela sektoreko erraldoien programetan; hala nola GE Aerospace, Pratt & Whitney eta Rolls-Royce konpainietan.
Automatizazioa eta teknologia aurreratua
Eraikina handitzearen helburua da ekoizpen katean automatizazioa, robotika eta punta-puntako teknologia integratzea.
Eva Azoulay ITP Aero Taldearen CEOak esan du inbertsioak enpresaren "hazkunde sendoa islatzen" duela eta fidatzeko moduko bazkidea dela erakusten duela. Sortuko duen enplegua balio erantsi handikoa izango dela ziurtatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk eta LABek "lidergo handiagoa" eskatu diote Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatzeko patronala deitu dezan
SpaceX eta Tesla bat egitea aztertzen ari dira erraldoi teknologiko bat sortzeko, Elon Musken babesarekin
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Arabako Errioxan, hitzarmen baten bila
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Gizon bat hil da lan istripuz Bilboko portuan