Albiste izango dira: medikuen gatazka, beroa protagonista eta 34. Euskal Encounterren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hauek dira astelehen honetako, 2026ko uztailaren 21eko, lerroburu nagusiak:
-Medikuen gatazka: Osakidetzak eta SMEk akordioa berretsi dute, eta gainerako sindikatuek mahai sektoriala utzi dute. Sindikatu nagusiek salatu dutenez, akordioa aldebikoa izan da, SMErekin, eta negoziazio kolektibotik kanpo egin da.
-Beroak protagonista izaten jarraituko du: udako giroarekin jarraituko dugu, baina bero nabarmen handirik gabe. Asteazken honetan merkurioak gora egingo du berriro, eta maximoak 30-35 ºC-ra iritsiko dira barnealdean.
-Euskal Encounterren 34. edizioaren aurkezpena: Barakaldoko BEC berriro ordenagailuz eta informatikazale amorratuz beteko da uztailaren 23tik 26ra bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela