Basaurik 362 etxebizitza sustatuko ditu 2029ra arte, Jaurlaritzak gune tentsionatu izendatu ondotik
Eusko Jaurlaritzak eta Udalak alokairuen prezioak mugatzeko eta etxe hutsak merkaturatzeko ekintza-plana aurkeztu dute.
Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua eta Asier Iragorri Basauriko alkatea, astelehen honetan, udalerria gune tentsionatu izendatzeko ekitaldian. Argazkia: EFE
Basaurik 362 etxebizitza berri —horietatik % 73 babestuak— eta gizarte-premietara bideratutako 42 apartamentu sustatuko ditu datozen hiru urteetan. Neurria udalerria gune tentsionatu izendatu ondotik martxan jarriko den ekintza-planari dagokio, eta uztailaren 31n sartuko da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu ostean.
Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak eta Asier Iragorri Basauriko alkateak epe luzerako estrategia horren xehetasunak azaldu dituzte gaur goizean. Planaren helburua da eskaria babestea, errenten prezioak mugatzea eta eskaintza publikoa handitzea. Plana 2029. urteaz harago doa; izan ere, erakundeek lurrak prest dituzte epe luzean 1.114 etxebizitza egiteko.
Ildo horretan, Denis Itxaso sailburuak esan du Basauri gune tentsionatu izendatzea ez dela "helburu bat bere horretan, merkatua euren bizi-proiektua garatu nahi duten horiek kanporatzen ari den lekuetan jarduteko tresna bat baizik. Helburua argia da: eskaria babestea etxebizitza-eskaintza handitzen dugun bitartean", esan du.
Bestalde, Asier Iragorri herriko alkateak herritarrengan zuzeneko eragina izango duela baloratu du: "Alokairuen prezioak mugatu ahal izango dira eta basauritarrek alokairu merkeagoa eskuratzeko aukera izango dute", azaldu du.
Azbarren eta Basconia, hazkunderako gune nagusiak
Basauriko etxebizitza-planak Azbarren ingurua lehenetsiko du; bertan, guztira 416 etxebizitza babestu eta gizarte-premietako 24 apartamentu egitea aurreikusten da, 2029ra bitartean. Halaber, epe luzera Basconia Ipar-ekialdea ere aipatu dute; SEPES Lurraren Enpresa Publikoak alokairu eskuragarrira bideratutako 392 etxebizitza sustatuko ditu bertan, eta Euskadiko proiektu publiko nagusienetako bihurtuko da.
Etxebizitza berriez gain, planak udalerrian dauden 1.924 etxebizitza hutsak merkatura ateratzea du helburu. Horretarako, pizgarriak eta zerga-presioa uztartuko dira: % 99ko hobaria mantenduko da Ondasun Higiezinen Zergan jabeek euren pisuak Bizigune zein ASAP programa publikoetan uzten dituztenean; aldiz, etengabe hutsik dauden higiezinei % 150eko gehikuntza ezarriko zaie zergaren ordainketan
Horrez gain, udalak saltokiak etxebizitza bihurtzeko prozesua bultzatzen jarraituko du, eta Gaztelagun programako dirulaguntzen mugak eta diru-sarreren baldintzak zabalduko ditu, herriko gazteei alokairu-laguntzak eskuragarriago egiteko.
Arauok ezarrita, Basauri Euskadiko hamazortzigarren udalerria da gune tentsionatu izendatzen dutena—eta Bizkaiko laugarrena, Bilbo, Barakaldo eta Galdakaorekin batera—.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.