VICINAY ERRESKATEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak Vicinayren erosketan parte har lezake

Eusko Jaurlaritzak, beste inbertitzaile batzuekin batera, Sestaon kokatutako itsas erabilerarako kateen euskal fabrikatzailearen erreskatean parte hartzea aztertzen ari da.

Vicinay enpresaren egoitza, Sestao (Bizkaia).

Eusko Jaurlaritzak eragiketa berri bat egin dezake euskal enpresa giltzarrien errotzea eta hazkundea sendotzeko estrategiaren barruan. Kasu honetan, Sestaon (Bizkaia) egoitza duen Vicinay itsas erabilerako kateen fabrikatzaile historikoaren erreskatean parte hartzea aztertzen egongo litzake. 

Eusko Jaurlaritzak Ekarpen funtsarekin partekatuko luke operazioa —Eusko Jaurlaritzak berak, Kutxabankek, Mondragon Inbertsioak eta hiru foru aldundiek parte hartzen dute funts horretan—, baita inbertitzaile partikularrekin ere.

EITBk jakin ahal izan duenez, Eusko Jaurlaritza harremanetan dago operazioa ixteko, baina oraindik ez dago baieztatuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X