Grebari eutsiko al diote medikuek Osakidetzaren eta SMEren arteko akordioaren ostean?
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta Estatuko Greba Batzordea osatzen duten gainerako sindikatuek iragarria zuten greba mugagabea egin behar zutela irailetik aurrera, ekainean Estatutu Marko Orokorra onartu ondoren. Osakidetzaren zuzendaritzarekin lortutako akordioak medikuen lan-baldintzetako batzuk hobetzen ditu, baina ez ditu haien eskaera guztiak betetzen.
Artxiboko irudia: Medikuak lanean.
Astelehen honetan mahai sektorialean Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuak onartu duten akordioak medikuen guardien sistema eta soldatak hobetuko ditu. Hala ere, horren bidez ez dira medikuen eskaera guztiak asetu eta ez dago batere argi irailetik aurrera deituta dagoen greba mugagabea bertan behera geldituko den ala ez. Akordioak, ordea, eragina izan dezake sendagileek egiten dituzten borondatezko aparteko orduetan.
Euskadiko osasun-sistema publikoko medikuek hilabeteak daramatzate bi lan-gatazkatan murgilduta: lehenengoa Osasun Ministerioarekin daukate, estatutu marko propioa lortzeko; bigarrena, berriz, Eusko Jaurlaritzarekin eta Osakidetzaren zuzendaritzarekin, sistema autonomikoari lotutako lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzeko.
Euskadin ordezkaritza duten medikuen elkarteek bereizi egiten dituzte bi gatazkak, eta argi utzi dute akordio horrek ez duela automatikoki desaktibatzen Estatuko Greba Batzordeak udazkenerako deitutako greba, Ministroen Kontseiluak Estatutu Markoaren erreforma onartu zuenean eta osagileen estatutu bat sortzeari uko egin zionean deitutakoa.
Mabel Arciniega SMEren bozeramaileak ziurtatu du bere elkarteak onartu egingo duela Estatuko Greba Batzordeak hartzen duen erabakia.
Sendagileen beste kolektibo batzuek, Medicos Unidos por sus Derechos (MUD) elkarteak, adibidez, argi eta garbi bereizten dituzte bi gatazkak. Elena del Val Donostiako Ospitaleko medikuak eta MUDeko kideak adierazi du akordioak ez dakarrela greba etetea.
Eragin positiboa itxaron zerrendetan
Zalantzak zalantza, Osakidetzaren zuzendaritzarekin lortu duten akordio horrek eragina izan dezake borondatezko aparteko orduetan, eta, ondorioz, itxaron-zerrendetan.
SMEk uste du akordioa ona dela eta bere afiliatuei gomendatu die aparteko ordu horiek egitea. Hala ere, Arciniegak aitortzen duenez, orduok borondatezkoak dira eta, beraz, profesional bakoitzaren nahiaren esku geratuko da.
Ohiko ordutegitik aparte egiten dituzten lanordu horien helburu nagusia itxaron-zerrendak murriztea da. Osakidetzaren arabera, azken hilabeteetan nabarmen handitu dira lan gatazkaren ondorioz. Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendariaren iritziz, akordioak eragina izango du eta abuztutik aurrera egoera nabarmen hobetuko da.
SME sindikatuak eta MUD elkarteak akordioa gogo onez hartu duten arren, bi kolektiboek azpimarratu dute oraindik hobetu beharreko alderdi asko daudela eta negoziatzen jarraitzeko eskatu diote Osakidetzari.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.