Eusko Jaurlaritzak Vicinayren erosketan parte hartuko du, lurraldean erroturik jarraituko duela bermatzeko
Eusko Jaurlaritzak, beste inbertitzaile batzuekin batera, Sestaon kokatutako itsas erabilerarako kateen euskal fabrikatzailearen erreskatean parte hartuko du. Jaurlaritzak operaziora 7,5 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten du.
Eusko Jaurlaritzak operazio berri bati ekingo dio epe laburrean, euskal enpresak lurraldean errotzeko bere estrategiaren barruan. Oraingo honetan, Sestaon egoitza duen eta 200 langile inguru dituen Vicinay itsas kateen fabrikatzaile historikoa erreskatatzeko operazioan parte hartuko du.
Inbertsio publikoa ECN All Winden bidez gauzatuko da. Velora taldeak —Damaso Quintana buru duenak— sortutako dibisioa da ECN All Wind, eta itsasoko energia eolikoan eta elektrizitatea garraiatzeko eta banatzeko sareetan espezializatuta dago.
Operazioa gauzatzeko, Jaurlaritzak berriki sortutako Ezten II Arrisku Kapitaleko Funtsa erabiliko du. Horren bidez, 7,5 milioi euro inbertituko ditu ECN All Winden % 7,8 eskuratzeko. Sozietate horrek izango du Vicinayren % 100eko jabetza.
Talgorekin egindakoaren bidean
Operazioaren bidez, Jaurlaritzaren helburua da itsasoan erabiltzen diren kateen fabrikazioan munduko liderra den enpresaren errotzea bermatzea, eta, aldi berean, Euskadik itsasoko energia eolikoaren (offshore) sektorean duen posizioa indartzea.
Operazioak Talgon erabilitakoaren antzeko eredua izango du oinarri: lankidetza publiko-pribatua. "Industrian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako hazkunde eredua" sustatzea da helburua.
"Hazteko bokazioa"
Jaurlaritzaren esanetan, bere parte-hartzeak industria inbertitzaileari laguntzeko balioko du, konpainiaren ekoizpen jarduera bermatzeko, erabaki gunea mantentzeko eta fabrikazio gune nagusiak Euskadin jarrai dezan.
Enpresa 2025eko uztailean hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu bazen ere, merkatuaren aurreikuspenek hobera egin dute, eta testuinguruan iritsi da operazioa. Energia eta offshore sektoreetan aurreikusitako hazkundeak datozen urteetan ekoizpena % 25 inguru handitzea ahalbidetuko duela espero da.
Jaurlaritzak azpimarratu du, gainera, ez dela Vicinayren kudeaketan zuzenean parte hartzeko erabakia, ezta operazio isolatu bat ere; aitzitik, Euskadiko industriarako estrategikoa den sektore batean hazteko bokazioa duen industria ekimen bati laguntzeko operazioa dela nabarmendu dute. Parte-hartze publikoa beti gutxiengoan egingo da, industria inbertitzailearen osagarri gisa.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.