Bizkaiko gidariek gehienez ere 35 euro ordainduko dituzte hilean lurraldeko bidesarietan
Bidesariaren hileko gastu-muga zehaztuko duen Bidesaria programa eguneratuko du lurraldean ibiltzen direnentzat, 5 euroko murrizketa aplikatuz; Bizkaitik abiatu eta Arabara eta Gipuzkoara doazenek gehienez ere 53 euro gehiago ordainduko dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak prest du lurraldeko autobideen tarifikazioari buruzko Foru Dekretu berria, Bidesaria programa eguneratuta. Programa horrek hileko gastu-mugak ezartzen ditu Bizkaian nahiz gainerako euskal lurraldeetako ordainpeko errepideetan (AP-68, AP-8, AP-1, VSM eta Artxandako tunelak) zirkulatzen duten gidari bizkaitarrentzat.
Dekretua 2027ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta berrikuntza nagusia izango da gehieneko zenbatekoak 5 euro jaitsiko direla; hala, hilean 35 euroko muga finkatuko da Bizkaian egindako joan-etorrietarako, eta bidaia Bizkaian hasi eta Gipuzkoan (AP-8tik) edo Araban (AP-68tik) jarritzen dutenek, gehienez ere 53 euro gehiago ordainduko dituzte.
Gainera, beste lurraldeetako joan-etorrietan egindako ordainketak metatuta zenbatuko dira, eta gehienez ere 88 euroko muga izango dute (lehen 194,30 eurokoa zen). Behin kopuru horretara iritsita, bidaiak doan izango dira hiru lurraldeetan, hilean 150 bidaia egin arte, gehienez ere.
Carlos Alzaga Azpiegituretako foru diputatuak nabarmendu duenez, Bidesariaren programa KPIaren igoera aplikatuz eguneratu beharrean, erakundeak ahalegina egingo du errepideetako ohiko erabiltzaileen gastua arintzeko. Gaur egun, 29.000 bat gidari baliatzen dute programa, eta Aldundiak 11 milioi euro bideratzen ditu urtero horretara.
AP-68 autobidea ereduan sartzea
Era berean, Aldundia AP-68ko bidesaria arautzeko Foru Dekretu bat lantzen ari da, izan ere, azaroaren 11tik aurrera Aldundiak bere gain hartuko du errepide horren Bizkaiko zatiaren kudeaketa. Hala, data horretatik 2027ko urtarrilaren 1era bitartean, batez beste % 20ko murrizketa aplikatuko zaie ibilgailu arin zein astunei.
Data horretatik aurrera, bide hori ere 2027ko bidesariei buruzko Foru Dekretuak arautuko du, eta Bizkaiko bidesari bide guztiei aplikatuko zaie.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.