Confebask
Confebaskek adierazi du Euskadiren etorkizuneko ongizatea eta lehiakortasuna "gizarte osoaren kontuak" direla
"Denok mahai batean eseri behar dugu, eta epe luzeago bat landu behar dugu, puntu komunak bilatzeko", adierazi du En Jake programan Tamara Yague Confebasken presidenteak.
Confebaskek eta beste lau enpresa-erakundek herri itun bat proposatu dute EAEn lehiakortasuna indartzeko
Confebaskek, Euskal Enpresarien Zirkuluak, AFMk, ASLEk eta Elkargik epe luzerako akordio bat proposatu dute, erakundeak, alderdi politikoak, sindikatuak eta gizarte zibila inplikatuko dituena erronka industrialei, teknologikoei eta demografikoei aurre egiteko.
Confebaskek "oportunistatzat" jo du azaroaren 11ko greba, "lan-greba baino gehiago greba politikoa" dela iritzi baitio
Tamara Yagüe Confebasken presidenteak adierazi duenaren arabera, ez dator bat etxebizitzaren alde deitutako grebarekin. 2035rako EAEn faltan izango diren 240.000 langile faltari buruz Yaguek adierazi du enpresek "kontratatzeko arintasuna behar" dutela, eta merkatua "enpresen beharretara egokitzea".
Confebaskek aurreikusi du 240.000 langile faltako direla 2035erako
Tamara Yagüe Confebasken presidenteak ezinbestekotzat jo du erronka demografikoari orain erantzutea, eta nabarmendu du talentu arrakalak arriskuan jartzen duela Euskadiren lehiakortasuna.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Confebaskek "herri ituna" eskatu du enpresen lehiakortasuna hobetzeko
EAEko patronalak uko egin dio absentismoaren aurrean "ezikusiarena egiteari" eta aldi baterako osasun-ezintasun egoeran daudenek jasotzen dituzten ordainsariak berrikustea jarri du mahai gainean.
Zer da absentismoa? Patronalaren eta sindikatuen arteko talkaren arrazoiak
Confebaskek dio Europako absentismo tasarik handienetako bat dagoela; sindikatuek, berriz, patronalak egiten duen definizioa bera zalantzan jartzen dute. “Kopurua oso apala da”, diote.
Patronala absentismoa nola erabiltzen duen salatu dute sindikatuek laneko osasunaren eguneko mobilizazioetan
Sindikatu guztiak irten dira kalera apirilaren 28 honetan. LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek elkarrekin egin dute manifestazioa, Donostian. ELAk, CCOOk eta UGTk euren mobilizazio propioak egin dituzte, Bilbon.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.
Confebaskek txalotu egin du gutxieneko soldataren inguruko epaia, "bere egitekoa bete" duela erakusten duelako
Ohar batean, patronalak nabarmendu du hasieratik erabili duen argudioa ontzat eman duela epaileak. Hau da, lanbide arteko gutxieneko soldatari buruzko negoziazioa Jaurlaritzaren eskumena dela.
ELAk eta LABek helegitea jarriko diote EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari eta gutxieneko soldata propioaren aldeko mobilizazioa areagotuko dute
Epaiak gutxieneko soldata baten negoziazioa bermatzen duela eta Confebask negoziatzera behartu beharko lukeela defendatzen dute.
EAEko ekonomiaren hazkundea % 2,1ekoa izango da datorren urtean, Confebasken arabera
Confebaskek aurreikusten du BPGa % 2,1 haziko dela 2026an Euskal Autonomia Erkidegoan, nahiz eta egun dauden "arriskuek" % 1,7 eta % 2,6 arteko tartean egotea eragin dezaketen. Inbertsioan eta enpleguan dinamismo txikiagoa izatea espero du Confebaskek.
Confebaskek zalantzan jarri du ELAk herrialdeari egiten dion ekarpena, eta Lakuntzak erantzun du "hitzarmen gehien eta hoberenak" lortzen dituela
Tamara Yague, Confebasken presidentea: "Zer ekarpen egiten dio ELAk herrialdeari?"
Tamara Yague Confebasken presidenteak mezu gogorra helarazi du ELA sindikatu nagusiaren aurka, sindikatuak patronalaren aurkako salaketa aurkeztu ostean. Yaguek kritikatu du sindikatuak borrokara jotzen duela bide bakar gisa, elkarrizketaren eta negoziazioaren kaltetan.
ELAk eta LABek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegira eraman dute Confebask, soldata minimoaren alde
Sindikatuek dagoeneko formalizatu dute Confebasken aurkako demanda, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegian aurkeztutakoa, patronalak Euskadirako gutxieneko soldata propio bat negoziatzeari uko egin diola iritzita.
ELAk aste honetan salatuko du Confebask, "bere betebeharrean artean" gutxieneko soldata negoziatzea dagoela uste dutelako
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, "eskatzen duguna da epaile batek esatea Confebaski eseri behar duela gai honetaz". Gutxieneko soldata "gurekin negoziatzea bere betebeharren artean" dagoela azpimarratu du, gainera.
ELA eta LAB ez dira Torresekin bilduko, Parlamentuak gutxieneko soldataren herri-ekimena baztertu eta gero
Bi sindikatu horiek, gainera, iragarri dute auzitara eramango dutela Confebask, gai horri buruz hitz egiteko "negoziazio mahaia eratzeari uko egiteagatik", justiziak "patronalaren negoziatzeko betebeharra bete dezan".