EAEko ekonomiaren hazkundea % 2,1ekoa izango da datorren urtean, Confebasken arabera
Confebaskek aurreikusten du BPGa % 2,1 haziko dela 2026an Euskal Autonomia Erkidegoan, nahiz eta egun dauden "arriskuek" % 1,7 eta % 2,6 arteko tartean egotea eragin dezaketen. Inbertsioan eta enpleguan dinamismo txikiagoa izatea espero du Confebaskek.
Tamara Yagüe, Confebasken presidentea. Argazkia: Orain.eus
Confebaskek EAEko Barne Produktu Gordinaren % 2,1eko hazkundea aurreikusten du datorren urterako. Hala ere, egungo "arriskuen ondorioz", hazkundea % 1,7 eta % 2,6 artean gera daitekeela ohartarazi dute.
Aurreikuspen horren arabera, 2025aren antzeko urtea izango litzateke ( % 2,2). Datorren urterako, baina, inbertsioan eta enplegu sorreran "dinamismo txikiagoa" espero du Confebaskek. Hala ere, markak "hautsiko" ditu EAEk berriz ere, 10.000 enplegu berri sortzea aurreikusten baita.
Tamara Yagüe Confebaskeko presidenteak agerraldia egin du urtearen balantzea egiteko eta datorren urterako aurreikuspenak azaltzeko. Aipatu duenez, aurreikuspen horiek "arrisku jakin batzuen menpe" izango dira.
Horien artean, bloke ekonomiko handien merkataritza-politiken eragina, Europako ziurgabetasun politikoa, gerra-krisien bilakaera eta horiek energian eta merkataritzan duten eragina eta inflazioaren portaera, interes-tasak eta Europako industria aipatu ditu.
Testuinguru horretan, Confebaskek uste du 2026an euskal ekonomiaren hazkundea 2025ekoaren antzekoa izango dela, Espainiako ekonomiaren azpitik, baina "eurogunearen gainetik".
Tamara Yagüek zehaztu duenez, EAEko ekonomia % 2,1 haziko dela uste du Confebaskek, baina Euskadik aurre egin beharreko arriskuen bilakaeraren arabera, hazkunde hori tarte zabalago baten barruan gera daiteke, % 1,7tik % 2,6ra.
Hasiera batean, Confebaskek espero du industria izango dela, berriro ere, hain dinamikoa ez den sektorea, baina hobera egingo duela aurreikusten du.
Bestalde, inbertsioa maila baxuagoetan egon daiteke, eta kanpo-sektoreak ekarpen negatiboa izaten jarraituko du, baina portaera hobearekin. Kalkuluen arabera, 2026an 10.000 enplegu berri izango dira, "enplegu-errekor berria", eta langabezia-tasa % 6,0 ingurukoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.