Egunean 188.000 petrolio upel gehiago ekoitziko ditu OPEP+ aliantzak ekainetik aurrera
Bestalde, merkatuaren egoera gertutik aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute aliantza osatzen duten herrialdeek, eta berretsi dute garrantzitsua dela "ikuspegi zentzuduna" izatea, "baita ekoizpenaren doikuntza handitzeko, gelditzeko edo kentzeko malgutasuna izatea ere".
Petrolio ekoizpena. Argazkia: Europa Press
OPEP+ aliantzak iragarri du egunean 188.000 petrolio upel gehiago ekoitziko dituela ekainetik aurrera. Arabiar Emirerri Batuek ezustean erakundea uzteko erabakia hartu ondotik egin duten lehen bileran adostu dute upelen kopurua handitzea.
Hain zuzen ere, larunbatean bildu ziren 2023ko apirilean eta azaroan borondatezko doikuntzak iragarri zituzten OPEP+ aliantzakoe zazpi herrialdeak (Aljeria, Irak, Kuwait, Saudi Arabia, Kazakhstan, Oman eta Errusia), eta gaur eman dute batzar horretan adostutakoaren berri. Esan bezala, ohar baten bidez jakitera eman dutenez, ekainetik aurrera "ekoizpena doitzea" hitzartu dute.
Halaber, merkatuaren egoera gertutik aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute, eta berretsi dute garrantzitsua dela "ikuspegi zentzuduna" izatea, "baita ekoizpenaren doikuntza handitzeko, gelditzeko edo kentzeko malgutasuna edukitzea ere".
Azken urtean, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko herrialdeek eta haien aliatuek (OPEP+) ekoizpen igoera mailakatuak adostu dituzte 2023an aplikatutako borondatezko murrizketen zati bat merkatura itzultzeko. 2025eko apiriletik abendura egunean 2,9 milioi upel gehiago merkaturatzea hitzartu zituzten, munduko ekoizpenaren % 2,8 inguru.
Ormuzko itsasartea blokeatuta dago, eta munduan merkaturatzen den petrolio guztiaren % 20 inguru bertatik igarotzen da. Golkoan, gainera, energia azpiegituren aurkako erasoak izan dira, eta, ondorioz, Saudi Arabia, Arabiako Emirerri Batuak, Irak eta Kuwait herrialdeen ekoizpenak beherakada handia izan du.
Horri Errusiak dituen mugak gehitu behar zaizkio, Mendebaldeak ezarritako zigorrek eta Ukrainak petrolio-instalazioei egindako erasoek eragindakoak.
Maiatzaren 1ean Arabiar Emirerri Batuek erakundea utzi izanak, gainera, asko handitu du ziurgabetasuna; izan ere, erabaki horrek ustekabean harrapatu ditu aliatuak.
Persiar golkoko "gorabeherengatik" hartu du erabakia, otsaila eta martxoa bitartean bere ekoizpena egunean 3,4 milioi upel ekoiztetik 1,5 milioi ekoiztera igaro ostean, Abu Dhabik esan duenaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.