Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Euskal Herrian gutxieneko soldata hemen bertan erabaki beharra dagoela azpimarratu du Mitxel Lakuntza ELA sindikatuaren idazkari nagusiak, eta jarrera argia eskatu dio Imanol Pradales lehendakariari, gaur, larunbata, Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan egindako elkarrizketan. Hala, Eusko Jaurlaritzari eta patronalari kritikak egin dizkio elkarrizketa sozialerako mahaiaren inguruan.
“Euskal gizartearen gehiengoak bat egiten du 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin, eta konpromisoa dugu borroka honekin jarraitzeko”, azpimarratu du Lakuntzak. Horren ustez, lanbide arteko gutxieneko soldata propio baten alde egin beharko luke lehendakariak, eta Confebask estutu negoziatzera eser dadin.
ELA sindikatuaren idazkari nagusiak esan du gaur egun ez duela Confebaskekin inolako harremanik. “Tamalez, begi bistan da ez dutela gurekin esertzeko asmorik. Lau aldiz esan digute jada gurekin ez dutela eseri nahi”, esan du.
Horrela, “gero eta urrutiago” sumatzen du patronala euskal gizartearengandik; ez bakarrik gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin, baizik eta belaunaldien arteko testuinguruan ere. “Agerikoa da Confebasken jarrera; izan ere, edozein interesen gainetik beti interes ekonomikoak lehenesten ditu”, esan du.
Ildo horretatik, “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Lakuntza, eta sindikatuen artean bide berriak aztertzeko prest ere bai.
Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELAko idazkari nagusiak, eta, ildo horretatik, oso kezkatuta agertu da legebiltzarkideen arteko eztabaidarekin.
“Euskararen normalizazioaren aldeko eragile batzuk daude, eta horren normalizazioa nahi ez duten beste eragile batzuk daude. Kasu honetan, Eneko Andueza eta PSE-EE euskararen normalizazioa nahi ez duten eragile horien artean daude”, esan du Lakuntzak.
Hurrengo larunbatean, Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeko mobilizazioa antolatu dute ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.