EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostian emaztea itotzen saiatu zen gizonak komisarian jarraitzen du

Hilketa saiakera leporatzen diote, emaztea ito nahian aurkitu ondoren.

Ostiralean Donostian bikotekidea itotzen saiatzeagatik hilketa saiakera egotzita atxilotu zuten 26 urteko gizonezkoak komisarian jarraitzen du, epailearen aurrera noiz eramango zain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atzo 03:10ean Ertzaintzak dei bat jaso zuen, Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza batean emakume bat erasoa jasaten ari zela ohartarazteko.

Agenteak bertara iritsi zirenean, erasotzailea biktimaren gainean aurkitu zuten etxeko gela batean, hura ito nahian. Agenteek erasoa gelditzea eta konorterik gabe zegoen emakumea bere onera itzultzea lortu zuten.

Horren aurrean, erasotzailea (26 urte) atxilotu egin zuten, genero indarkeriaren eremuan egindako hilketa saiakera egotzita, eta komisariara eraman zuten, beharrezko izapideak egiteko. Biktima (24 urte) osasun zentro batera eraman zuten, eta, beharrezko arreta jaso ondoren, alta eman zioten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X