26 urteko emakume bat oso larri zauritu da Saratsan, auto-istripuan
Ezbeharra N-240-A errepideko 11,5 kilometroan jazo da. Larrialdi zerbitzuek ibilgailutik atera dute emakumea, eta anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Guardia Zibila ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.
26 urteko emakume bat oso larri zauritu da Saratsan, auto-istripuan. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
26 urteko emakume bat oso larri zauritu da gaur, osteguna, N-240-A errepidean, Saratsa (Iza) parean, kamioi baten aurka talka egin ostean.
SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 13:56an jaso du istripuaren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, osasun arloko langileak, bi anbulantzia eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira.
Ezbeharra N-240-A errepideko 11,5 kilometroan jazo da, Sarasa parean, Izako udalerrian. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute. Beste auto batek ere istripua izan du, baina ez du kalte handirik izan eta ez da beste inor zauritu.
Larrialdi zerbitzuek ibilgailutik atera dute 26 urteko emakumea, eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera.
Guardia Zibila ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.