B1 maila lau urtean eta 120 euroren truke lortzeko Euskara Bonua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak laburbildu duenez, doakotasun politika horren jauzia "hirukoitza" da; izan ere, "burokrazia murrizten du" izapide bakar batera; ikaskuntzaren kostu osoa "nabarmen murrizten du", "% 95eraino"; eta, azkenik, "lau urteko aukera" edukitzea "pizgarria" da, ikasleek B1 maila lortu arte jarrai dezaten.
Eusko Jaurlaritzak Euskara Bonua jarriko du abian datorren ikasturtean. Bonu horri esker, 120 euroko ordainketa bakar baten bidez, ikasleak gehienez ere lau urte izango ditu B1 mailara iristeko. Epea malgua izango da eta helburua da euskara "modu autonomoan" erabiltzera iristea.
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu du euskara ikasteko eredu berri hau, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Jokin Azkue Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) zuzendari nagusia ondoan zituela.
Sistema berria indarrean jartzeko 7 milioi euroko inbertsioa egingo du Jaurlaritzak, gutxi gorabehera. Progresiboki jarriko da martxan, datorren ikasturtean lehen urratsa eginda, 2027-2028an zabalduko da guztiz.
Bengoetxearen esanetan, ekimenaren helburua "gero eta pertsona gehiagok hizkuntza ezagutzea baino harago doa"; euskara "natural hitz egiteko gai izan daitezen eta egunerokoan erabiltzeko jauzia egin dezaten" bilatzen du.
Proposamenaren oinarria "erabiltzaile independenteen" kopurua handitzea da, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (EEMB) arabera B1-B2 maila lortzeko helburua dutenak.
Lehendakariordeak zehaztu duenez, Eusko Jaurlaritzak azken urteetan bultzatu duen doakotasun politikak "hazkunde esanguratsuak" ekarri ditu hainbat mailatako matrikulazioetan: % 24,6 C1 mailan 16 eta 18 urte bitarteko gazteen artean, % 30 baino gehiago A1 mailan eta % 20 inguru A2 mailan, amaitu gabe dagoen ikasturteko behin-behineko datuen arabera. Azken hiru urteetan 100.000 pertsona baino gehiago ibili dira euskaltegietan.
Hala ere, "pertsona asko euskara ikasten hasten dira, baina guztiek ez dute jarraitzen eguneroko an normal erabiltzeko maila lortu arte. Hori da gaur egun herri gisa dugun benetako erronka ".
Hasierako mailetan (A1 eta A2) egungo birmatrikulazio-tasa % 56koa da, goragoko mailetan baino baxuagoa. "Atalase horretara (B1) iristea sustatu nahi dugu, hizkuntza modu natural eta autonomoan erabil dezaten". Gainera, burokrazia murriztuz, modu ekonomikoagoan eta denbora kudeatzeko autonomia handiagoa emanez" egingo da, laburbildu du.
Euskara Bonuak berekin dakarren aldaketa nabarmenenetakoa da asko murriztuko dela kostua; izan ere, orain arte 2.100 eurotik gorako kostua izan duen ikasketa prozesua 120 euro kostako da aurrerantzean. Lau urterako ordainketa bakarra egingo da.
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak laburbildu duenez, doakotasun politika horren jauzia "hirukoitza" da; izan ere, "burokrazia murrizten du" izapide bakar batera; ikaskuntzaren kostu osoa "nabarmen murrizten du", " % 95eraino"; eta, azkenik, "lau urteko aukera" edukitzea "pizgarri" da, ikasleek B1 maila lortu arte jarrai dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.