Bi gazte atxilotu dituzte eta hiru agente zauritu dira Etxebarriko jaietan izandako liskarretan
Bart izan dira istiluak, San Antonioko jaietan. Udaltzainek gazte bat atxilotu dute, eta jendetza batu da agenteei eraso egin nahian. Hori dela eta, Ertzaintzari laguntza eskatu die Udaltzaingoak. Ertzainak bertaratu direnean, kristalezko botilak jaurti dizkiete eta agenteetako bat zauritu dute. Bi udaltzain ere erasotuak izan dira.
Ertzain bat ospitalera eraman dute bart, kristalezko botila batek buruan bete-betean jo baitu. Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, istiluak izan dira goizaldean Etxebarrin (Bizkaia), Kukullaga auzoko San Antonioko jaietan, eta bi gazte atxilotu dituzte agintaritzaren kontrako atentatua egotzita. Liskarrean, bi udaltzain ere zauritu dira. Batek ukabilkada bat jaso du aurpegian, eta besteak min egin du belaunean.
Liskarra 04:00ak aldera hasi da, eta 06:00ak arte ez da egoera bere onera etorri. Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du agintaritzaren kontrako atentatua egotzita, eta orduan sortu da kalapita. Izan ere, Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari, hainbat pertsona eraso egiten saiatzen ari zirelako.
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, eta polizia-lerro bat egin dute atxilotutako gaztea eraman ahal izateko. Halako batean, atxilotuaren anaiak udaltzainen kontra egin du, irainduz eta polizia autoa kolpatuz. Udaltzainetako bat ibilgailutik atera da, eta hainbat gaztek inguratu egin dute, oso oldarkor. Horren aurrean, Ertzaintzaren patruilek esku hartu dute.
Jarraian, jai eremuan zeuden 100 bat pertsona kristalezko botilak jaurtitzen hasi dira. Horietako batek bete-betean jo du agenteetako bat, eta ospitalera eraman dute, zaurituta.
Polizia izapideak egin ostean, bi gazteak aske utzi dituzte, epaileak noiz deituko zain.
Alkateak beste ezein mugimendu politikotik bereizi nahi izan du jazotakoa
Etxebarriko alkateak erasoak gaitzetsi ditu, eta agenteei opatu die lehenbailehen "senda" daitezela.
"Lekuz kanpo dago jaietan segurtasuna bermatzeko lanean ari diren pertsona batzuek erasoak jasan behar izatea", adierazi du.
Bestalde, atzoko gertakariak "beste ezein mugimendu politikotik" bereizi nahi izan ditu. "Horren guztiaren atzean ez dago arrazoi politikorik, Udaltzaingoa eta Ertzaintza ongi etorriak dira gure herrian", nabarmendu du.
Segurtasun Sailak gertatutakoa gaitzetsi du
Segurtasun Sailak gaitzetsi eta salatu egin ditu "udaltzainek eta ertzainek ordena eta bizikidetza mantentzeko egiten dituzten jardueren kontra egindako erasoak".
"Segurtasun Sailak babesa adierazi nahi die bai zauritutako agenteari, baita Etxebarrin ordena eta bizikidetza berrezartzeaz arduratu diren udaltzainei eta ertzainei ere", esan dute ohar batean.
ErNEk ziurtatu du Ertzaintzak ez duela ordainduko "EH Bilduren, Ernairen eta GKSren arteko borroka"
Ertzaintzaren ErNE sindikatuak baieztatu du Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ez dutela ordainduko "EH Bilduren, Ernairen eta GKSren arteko barne gatazkak", eta irmo gaitzetsi du gertatutakoa.
Ohar batean, atsekabetuta agertu da "berriro ere, jokabide biolento eta arduragabeen euste horma gisa" erabili dutelako Polizia, eta iritzi dio horrek ez duela "gizarte demokratiko baten eskubide eta askatasunekin zerikusirik".
Esanek erasoa gaitzetsi du
Esan sindikatuak oharra kaleratu du Etxebarrin izandako erasoa erabat gaitzesteko. Horren iritzian, "gertatutakoa ez da lotsagabekeria soil bat, Ertzaintzari botilak botatzea herritar guztien segurtasuna zaintzen dutenei eraso egitea da".
Esanen arabera, "horrelako portaerak onartezinak dira, agenteen osotasun fisikoa arriskuan jartzen dute eta arrisku larrian jartzen dituzte gainerako herritarrak".
Zauritutako ertzainari babesa eta elkartasuna adierazi dizkio Esanek, eta gertatutakoaren gaitzespen "publiko, argi eta ñabardurarik gabea" eskatu die erakunde, talde politiko eta gizarte eragile guztiei. Nabarmendu duenez, "ertzainen kontrako erasoek ez dute lekurik gizarte demokratiko batean. Ertzaintzari eraso egiten dionak herritar guztiak babesteko lan egiten dutenei egiten die eraso".
Bilkura, asteartean
Bestalde, Etxebarriko Udalak jakinarazi duenez, bihar kaleratuko du gaitzespen oharra eta elkarretaratzea deituko du astearterako. Bilkurak "indarkeria mota guztiak gaitzestea" izango du helburu, bart gertatutakoaz gain, joan den asteburuan izandako sexu erasoa salatzeko ere baliatuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.
Donostiako Udalak debekuari "irmo" eusten diola eta bilerak emaitza onik ez duela eman salatu du KAS elkarteak
Ia bi orduz egon dira bilduta Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformako eta Donostiako Udaleko ordezkariak, tartean, Jon Insausti alkatea. Ixiar Gonzalez KASeko kideak azaldu duenez, alternatiba indarrean izan arte, kaleko afari solidarioak baimentzea eskatu diote alkateari, baina erantzuna ezezkoa izan da. "Emaitza ez da positiboa", esan du.
Aita Marik Mediterraneoan egiten duen erreskate-lana zailtzen duen "etengabeko presioa" salatu du
Egunotan Malta eta Libia arteko migrazio-ibilbidean erreskate-lanetan ari den Aita Mari ontzia Libiako kostazainek inguratu dute asteazken honetan; ondoren, drone batek gainetik hegan egin zion.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Getxon kalez jantzitako bi ertzaini erasotzeagatik, borroka baten abisura joan direnean
Udaltzaingoaren agenteek erasotzaileetako bat atxilotzen lagundu dute, ukabilekin jo eta kristalezko botila batekin mehatxu egin baitiete ertzainei.
Pazienteek Euskal Osasun Sisteman Parte Hartzeko Legeari buruzko aurreproiektuaren kontsulta publikoa abiatu du Osasun Sailak
Osasun Sailak herritarren iritziak bilduko ditu, pazienteek eta pazienteen elkarteek osasun-politikak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko modu egituratuan eta eragiteko gaitasunarekin parte hartzeko helburuz.
Aste Nagusiko zezenketen kartel batean Marijaiaren irudia erabili izana salatu dute Bilboko Konpartsek
"Bilboko jai herrikoien ikur nagusiaren irudia animalien sufrimenduari eta heriotzari lotutako jarduera pribatu baten publizitatea egiteko erabiltzea" kritikatu dute Bilboko Konpartsek.
A63 autobidea ireki dute berriro, Girondako sutea egonkortzea lortu ondoren
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.
Beroa eta haizea suak itzaltzea zailtzen ari dira Zamora, Madril, Avila eta Castellon
Gauean zehar bilakaera positiboa izan den arren, suak itzaltzeko lanak oztopatzen ari da beroaldia, batez ere Zamoran. Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek aktibo jarraitzen dute, baina dagoeneko perimetratuta daude. Suteengatik ezarritako larrialdi nazionala bertan behera gelditu dela iragarri du Espainiako gobernuburuak.
Espainiako sute handien bilakaera ona da, baina beste foku batzuk ari dira pizten Zamoran eta Leonen
Madrilgo sutea egonkortzea lortu dute, eta Avilako ebakuazioak eta konfinamenduak altxatu dituzte. Zamoran, 12 udalerri ebakuatu dituzte, eta bi konfinatu.
Afari solidarioak kriminalizatu izana deitoratu dute ekimenaren antolatzaileek
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformak, Donostian kaleko egoeran dauden pertsonentzako afari solidarioak antolatzen dituenak, Udalaren "jarrera kriminalizatzailea" salatu du asteazken honetan. Izan ere, Jon Insausti alkateak (EAJ) jarduera hori debekatu egin du, "bizikidetza arazoak" sortzen dituela eta "delinkuentzia areagotzen" duela argudiatuta.