Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pazienteek Euskal Osasun Sisteman Parte Hartzeko Legeari buruzko aurreproiektuaren kontsulta publikoa abiatu du Osasun Sailak

Osasun Sailak herritarren iritziak bilduko ditu, pazienteek eta pazienteen elkarteek osasun-politikak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko modu egituratuan eta eragiteko gaitasunarekin parte hartzeko helburuz.

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha la consulta pública previa del anteproyecto de la Ley de Participación de las Personas Pacientes en el Sistema Vasco de Salud. Fuente: Irekia
Ostegun honetan abiatu den kontsulta publikoaren irudia. Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak abian jarri du Pazienteek Euskal Osasun Sisteman Parte Hartzeko Legeari buruzko aurreproiektuaren aldez aurreko kontsulta publikoa. 

Estatuan "aitzindaria" den ekimen honen helburua da pazienteen eta haien elkarteen "parte-hartze egituratua eta eragiteko gaitasuna" bermatzea osasun-politiken diseinuan eta erabaki-hartzean.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, legeak ezarritako epeak betez eta arau-proiektuaren izapidetze ofizialari ekin aurretik egiten da kontsulta hori, Alberto Martinez Osasuneko sailburuak iragarritakoaren ildotik. Sailburuak 2026ko ekainean aurreratu zuen hilabete bateko epean Gobernu Kontseilura bidaliko zela lege hori aurten izapidetzen hasteko proposamena.

Nola egin daitezke ekarpenak aurreproiektuan?

Pazienteen etorkizuneko lege hori Euskal Osasun Itunaren ardatzetako batizango da, hogeita hamar eragilek euskal osasun-sistemaren eraldaketaren inguruan lortutako akordioa, hain zuzen ere. 

Ituna hasi zenetik, pazienteen parte-hartzea "ildo estrategiko guztien zeharkako elementua izan da, eta dagoeneko 165 paziente-elkarte baino gehiagoren ekarpena jaso du, sistemaren maila desberdinetan: kontsultan, prozesuen eta zerbitzuen antolaketan eta osasun-politiken plangintzan", nabarmendu du Sailak.

Osasuneko sailburuak behin baino gehiagotan esan du osasunaren etorkizuna ez dela "pazienterik gabe eraikitzen", eta elkarteak "Osasunaren Euskal Itunean sartu zirenetik parte aktibo, zorrotz eta ezinbestekoak" izan direla nabarmendu du.
  
Bere ustez, gaixoek "ekarpen handia egin dezakete osasuna hobetzeko" eta "beren esperientziak zerbitzu hobeak diseinatzen, beharrak identifikatzen eta Euskal Osasun Sistemari eragiten dioten erabakiak bideratzen lagun dezake".
  
Ekarpenak Irekiaren bidez egin ahal izango dira, eta bertan aurreproiektuaren dokumentazio guztia kontsultatu ahal izango da. Behin kontsulta publikoaren aldia amaituta, proposamen guztiak aztertuko dira eta lege-proiektua egiteko oinarri izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X