AITA MARI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita Marik Mediterraneoan egiten duen erreskate-lana zailtzen duen "etengabeko presioa" salatu du

Egunotan Malta eta Libia arteko migrazio-ibilbidean erreskate-lanetan ari den Aita Mari ontzia Libiako kostazainek inguratu dute asteazken honetan; ondoren, drone batek gainetik hegan egin zion.

(Foto de ARCHIVO)

Imagen del Aita Mari



REMITIDA / HANDOUT por SANTIAGO TORRADO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

11/3/2026
Aita Mari ontziaren artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press.

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate-ontziak ostegun honetan salatu duenez, Libiako patruila-ontzien "etengabeko presioa" pairatzen du, eta, azaldu duenez, "Mediterraneo erdialdeko itsasontzi zibilen lana zailtzen du".

Aita Mari Malta eta Libia arteko SAR eremuan egon da azken hiru egunetan, hau da, Itsas Erakunde Internazionalak bilaketa eta erreskate operazioak koordinatzeko esleitutako eremuan. Ontziko arduradunen esanetan, Libiako patruila-ontzien "etengabeko presentziak eta larderiak nabarmen baldintzatu" dute larrialdi posibleak monitorizatzeko eta horiei aurre egiteko prest egoteko egiten duen lana.

Horren harira, tripulazioak azaldu du asteazkenean Libiako kostazaintzako hainbat ontzik Aita Mari inguratu zutela, erreskate-lanetan ari zela. Ordu batzuk geroago, drone batek ontziaren gainetik hegan egin zuen, bertan zihoazenen gaineko "etengabeko zaintza" eginez.

"Horrelako gertakariek eremuan dauden itsasontzi zibilen lana zailtzen duen etengabeko presioa areagotzen dute, eta erabat humanitarioa den jarduerarekin bateraezina den larderia-giroa sortzen dute", nabarmendu du Aita Marik.

Ontzia Sirakusara doa orain, misioarekin jarraitu ahal izateko erregaia hartu behar duelako. Eskala tekniko horren ondoren, ontzia SAR gunera itzuliko da, "munduko migrazio-ibilbide hilgarrienetako bat monitorizatzen jarraitzeko eta arriskuan dagoen edozein ontziri laguntzeko prest egoteko".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X