Etxebarri
Bi gazte atxilotu dituzte eta hiru agente zauritu dira Etxebarriko jaietan izandako liskarretan
Bart izan dira istiluak, San Antonioko jaietan. Udaltzainek gazte bat atxilotu dute, eta jendetza batu da agenteei eraso egin nahian. Hori dela eta, Ertzaintzari laguntza eskatu die Udaltzaingoak. Ertzainak bertaratu direnean, kristalezko botilak jaurti dizkiete eta agenteetako bat zauritu dute. Bi udaltzain ere erasotuak izan dira.
Etxebarriko jaietan emakume bati egindako sexu-erasoa salatu dute
Bizkaian, Etxebarrin, elkarretaratze bat egin dute bart goizaldean San Antonio auzoko jaietan gertatu den sexu-erasoa salatzeko. Udalak, jai batzordeak eta txosnetako elkarteek bat egin dute protestarekin, eta gaueko ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte. Elkarrekin kaleratutako idatzian diote erabilitako indarkeria onartezina dela eta ez datorrela bat aldarrikatzen duten elkarbizitzarekin eta emakumeek merezi duten segurtasunarekin.