Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.
Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik hartutako irudia
Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketaren 45. edizioa jokatuko da lareunbatean, abuztuak 1, Donostiako Boulevard Zumardian irten eta bukatuz, 211,1 kilometroko ibilbidearekin, eta, ohi bezala eragina izango du Gipuzkoako trafikoan.
Proba 11:05ean hasiko da, eta 16:28tik 17:02ra bitartean amaituko da, antolatzaileek egindako aurreikuspenen arabera. Eusko Jaurlaritzak segurtasun-dispositiboa koordinatuko du, eta txirrindularitza-probari lagunduko dio (Ertzaintzaren Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako agenteek parte hartuko dute, Gipuzkoako udalerrietako udaltzaingoekin batera).
Donostia Klasikoa igaroko den errepideak zirkulaziorako itxita egongo dira lasterketa burua igaro baino 20-30 minutu lehenago, eta parte-hartzaile guztiak igaro ondoren irekiko dira berriro. Lehiaketak ez du eraginik izango edukiera handiko bideetan eta bide-sare nagusian, zenbait tokitan izan ezik.
Hala, GI-21 errepidean (lasterketako 0,8 kilometroan) GI-20 errepidetik Donostiako Añorga auzorako bi irteerak itxiko dira, 10:40tik aurrera. GI-21 errepidean (lasterketako 134,1 kilometroan) GI-20 errepidetik Añorgarako bi irteerak moztuko dira, 13:50etik aurrera.
GI-636 errepidean, 147,9 kilometroan, bidea itxi eta zirkulazioa Molinaoko biribilgunera desbideratuko da, 14:10etik aurrera; 171,7 kilometroan, errepidea itxi eta zirkulazioa Iparralde hiribiderantz bideratuko da, 14:45etik aurrera; eta 196,4 kilometroan, GI-636 errepidea itxi eta zirkulazioa Lezora desbideratuko da, 15:20etatik aurrera.
EAEko errepide-sarean dauden mezularitza aldakorreko panelen bidez emango da trafikoaren gaineko eraginaren eta murrizketen berri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gorabeherak Getxoko trafikoan
Bizkaian, Getxoko 81. zirkuitua - Otxoa Anaien Oroimenezkoadela eta,abuztuaren 2an, igandea, Udalak hainbat trafiko-neurri berezi jarriko ditu martxan, udalerriko hainbat puntutan zirkulazioari eragingo diotenak.
Besteak beste, Artatzako biribilgunean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea. 10:30etik aurrera eten egingo da Ereagako noranzkoko zirkulazioa, eta 07:00etatik aurrera Ereagako hondartzarako, Kirol-porturako eta Portu Zaharrerako sarbidea.
11:30etik 17:00etara, mozketak eta debekuak ezarriko dituzte Euskal Herrian, Sarrikobason, Erredentore kalean, Los Chopos etorbidean eta Regoyoseko bidegurutzean. Bertan, zirkulazioa autobiarantz bideratuko da.
Horregatik, Udalak gomendatzen du garraio publikoa erabiltzea proba egiten den bitartean joan-etorriak egiteko eta, horrela, mugikortasunari ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ospakizuna lehertu da Orion eta Donostian, Kontxako bandera irabazita
Ospakizunetan dira igande osoan Orion, herriko arraunlariek Kontxako Bandera eraman ostean: 34. astindu dute gaur. Herritarren babesa jaso dute beste behin ere arraunlariek. Eguneko beste txapeldunak Arraun lagunakekoak izan dira. Eguerdian hasi dute ospakizuna zaleekin, Kontxako bandera preziatua bosgarrenez irabazi ondoren.
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipena ospatu baitute.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.