AEBren eta Iranen arteko akordioa atezuan dago, Libanon izan diren azken erasoen ondotik
Iranek ituna hausteko mehatxua egin dio AEBri. Bestalde, Trumpek esan du gaurko erasoa ez zela gertatu behar, "batez ere, bake akordioa sinatu behar genuen egunean jazo delako".
Irango Parlamentuko presidente eta negoziatzaileen taldeko buru Mohamed Baqer Qalifabek mehatxu egin dio AEBri esanez abian dituzten negoziazioak hautsiko dituela, baldin eta Libanorekin duen konpromisoa betetzen ez badu. Hain zuzen ere, Israelek gaur Beirutem erasoa egin ostean egin dio Iranek ohartarazpena.
Libanoko albiste agentzia ofizialak (NNA) zabaldutako azken datuen arabera, 3 pertsona hil eta 15 zauritu dituzte eraso horretan, Dahiya auzoan, Ghobeiri inguruan. Gainera, erasoak "kalte handiak eragin ditu inguruko eraikin eta saltokietan", agentzia horren arabera. Israelek adierazi duenez, Hezbollahk aurretik egindako erasoari erantzunez egin du erasoa..
Trumpen esanetan, Libanoko erasoa ez zen gertatu behar
AEBko presidenteak ere egin du berba Beiruten gaur jazotako erasoaren inguruan, eta esan du ez zela gertatu behar, "batez ere, bake akordioa sinatu behar genuen egunean jazo delako".
"Israelek mehatxuei erantzuteko eskubidea du, baina gaurkoan eraso oso arin eta ziztrin bati ari zen erantzuten, inor ez baita hil, ezta zauritu ere", idatzi du Truth Social sare sozialean.
"Ekialde Hurbilari, Libanori barne, bakea emango dion ituna hitzartzetik oso gertu gaude, eta alde guztiok lasai egin behar dugu (...). Bake luze eta eder baten hasiera izan liteke gaurkoa, ez dezagun aukera galdu!", erantsi du.
60 eguneko negoziazio sakona
AEBrekin edozein akordio ixteko, Israelek Libanoren aurkako eraso guztiak gelditzea jarri du ezinbesteko baldintza gisa Iranek.
Gaurko erasoa, gainera, une kritiko batean gertatu da, Donald Trump AEBko presidenteak atzo iragarri baitzuen gaur sinatuko zuela Iranekin ituna. Ostean, 60 eguneko negoziazio sakona hastekoak ziren, Ormuzko itsasartea berehala irekitzeko eta Irango programa nuklearrari eta beste eztabaidagai batzuei buruzko erabakiak hartzeko.
Qatarko ordezkaritza Iranen da dagoeneko
Qatarko ordezkaritza bat Irango hiriburura iritsi da gaur bertan, Iranen, AEBren eta Israelen arteko bitartekari lanetan parte hartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.