Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Suhiltzaileak Girondan lanean. Argazkia: EFE/Marion Fournies/FNSPF
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak jakitera eman duenez, joan den ostegunean Landetako departamenduaren hego-mendebaldean piztutako sutea "kontrolpean" dago jada.
"Sua kontrolpean dago, eta hori albiste ona da", adierazi du Bordeleko Suteen eta Sorospenaren Departamenduko Zentro Operatiboko (CODIS) krisi aretoak.
Biscarrosetik gertu piztutako suteak 3.600 hektarea erre eta 200 eraikin inguru suntsitu ditu, eta agintariek 30.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte, nahiz eta horietako 8.000 inguruk etxera itzultzeko baimena jaso duten, Le Figaro egunkariaren arabera.
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Macronek eskerrak eman dizkio "nazio osoari" bere elkartasunagatik eta, bereziki, suhiltzaileei sugarrak itzaltzeko egindako ahaleginengatik. "Duela egun batzuk hil ziren bi lagunak gogoratu nahi ditut. Asko zor diegu suhiltzaileei, asko eskertzen diegu ", adierazi du.
"Ez dut gutxiesten haserrea", aitortu du agintariak, eta jarraian agintariek "aurrekaririk gabeko suteei" aurre egin behar dietela defendatu du.
Girondako prefekturak bart iragarri zuenez, 84 suhiltzaile zauritu dira eta 220.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte suteak hasi zirenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.