Girondako sutea "oro har egonkor" mantendu da gauean
Hala eta guztiz ere, sua kontrolik gabe dabil oraindik, eta egoera zaildu egin daiteke asteartetik aurrera, inguru horretan 40 graduko tenperaturak izango dira eta. Egoera horren aurrean, krisi kabinetea bilduko da astelehenean.
Girondako sute handia, oro har, egonkor mantendu da gauean zehar, eta ez da aldaketa handirik izan, departamenduko prefeturak astelehen honetan jakinarazi duenez. Horrek hobekuntza dakar aurreko bi gauekin alderatuta, bereziki zailak izan baitira.
Segurtasun indarrek eta larrialdi zerbitzuek lanean jarraitzen dute asteazkenetik 44.000 hektarea kiskali dituen eta 220.000 pertsona ebakuatzea eragin duen sutea geldiarazteko.
Prefeturaren arabera, ebakuatutakoak ezin izango dira etxera itzuli sua perimetratu arte, eta “ezin da aurreikusi” hori noiz gertatuko den. Gainera, asteartetik aurrera egoera zaildu egin daiteke, inguru horretan tenperatura altu-altuak izango baitira, 40 gradurainokoak.
Sute aktiboak
Asteburuan, sua Bordeletik hamabost bat kilometrora egon da, baina agintariek adierazi dutenez, hirian ez dago arriskurik, nahiz eta inguruko herriak ebakuatu dituzten.
Izan ere, Frantziako egoera zaila da eta urtea hasi denetik 115.000 hektarea erre dira, “errekor historikoa”, Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak igande honetan adierazi duenez.
Gainera, azaldu du herrialdeak 30-40 suri aurre egin behar izaten diela egunero, eta gaur egun, Girondako suteaz gain, “alde handiz handiena eta kezkagarriena dena”; Varen, Landetan eta Korsikan ere su aktiboak daude, besteak beste.
Testuinguru horretan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak krisi kabinetea deitu du astelehen honetan; Barne Ministerioaren egoitzan bilduko da, eta sutearen bilakaera aztertuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaritza lanik, eta hala, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon
Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".
Esako urtegian aurkitutako gizon zatikatuaren hilketaren ustezko egilea espetxeratu dute
Biktimaren eta susmagarriaren etxebizitzan aurkitutako ebidentziek, segurtasun-kamerek hartutako irudien analisiarekin batera, krimenaren kronologia ezartzea eta susmagarri nagusia atxilotzea ahalbidetu dute.