LURRIKARAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu utzi ditu Japon  hego-mendebaldea astindu duen 7,1 indarreko lurrikarak

Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildako gehiago egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

7,1 magnitudeko lurrikara batek (Richter eskalaren arabera) Kumamoto prefektura astindu du astearte honetako lehen orduan, Kyushu uhartean. Horren ondorioz, besteak beste, merkataritza-zentro bat behera etorri da. Azken datuen arabera, gutxienez, 18 pertsona hil dira, 80 lagun baino gehiago zauritu dira eta dozenaka herritar hondakinen azpian harrapatuta daude. 

Yatsushiro hiriko Iparraldeko Zentro Mediko Erregionalak (Hikawa) adierazi duenez, zaurituak inguruko hainbat ospitaletara eraman dituzte.

Non eta noiz gertatu da?

Lurrikara Japonian 16:27 zirela izan da, 10 kilometroko sakoneran, itsas hondoan. Ondoren, 6,1 indarreko bigarren lurrikara bat izan da, Kumamoton bertan, 17:08an, sakonera txikian. Ondorioz, itzalaldia izan da, eta 48.000 etxebizitzari eragin die, gainera, 500 etxetan gas-hornidura eten egin da.

Minoru Kihara Japoniako Gobernuaren bozeramaileak prentsaurreko batean azaldu duenez, "ur-hornidurarik gabeko eremuen kopurua dela eta, laguntza espezifikoa izango da", NHK telebista-kateak jaso duenez.
  
Aldez aurretik, agintariek kostaldeko eremuetatik urrun egotea eskatu diete herritarrei, ahal den neurrian. Era berean, lurrikararen magnitudea 7koa dela azpimarratu dute, Uki eta Hikawa eremuetan inoizko handiena da, Japoniako eskalan.
  
Oraingoz, ez da arazorik izan Sendaiko zentral nuklearrean, Kagoshiman, ezta Gnekaikoan ere, Sagako prefekturan, Kyushuko konpainia elektrikoak azaldu duenez.
  
Bestalde, Sanae Takaichi Japoniako lehen ministroak "erne egoteko" eskatu die kaltetutako eremuetan dauden guztiei, "antzeko lurrikara gehiago izan daitezkeelako". Gainera, Gobernua lurrikarek "eragin ditzaketen kalteak eta egoera aztertzen" ari dela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X