2026KO USAP-EKO AZTERKETAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUk gogorarazi du gauerdian amaituko dela USaPeko azterketak berrikusteko eskaria egiteko epea

Iritsi da EHUren oharra, Euskarari dagokion azterketan dozenaka ikasleri "0" jarri zien akats informatikoaren ondotik. Unibertsitateak akatsa konpondu zuela adierazi arren, egoerak egonezina sortu du kaltetutako ikasle eta familien artean, eta gaur goizean San Mamesko Ingeniaritza Fakultatearen aurrean elkarretaratzea egin dute.

Hainbat ikasle. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) gogorarazi du Unibertsitaterako Sartzeko Probaren (USaP) prozedurak irekita jarraitzen duela eta azterketak berrikusteko eskaerak gaur, astelehena, 23:59ak arte aurkez daitezkeela. Ohar instituzional hori iritsi da kalifikazioak kontsultatzeko plataforman akats teknikoa izan ondotik; izan ere, euskarazko azterketan zenbait ikasleri zerokoa jarri zieten. Kalifikazioa oker zegoen, ez aurkeztutako gisa agertzen baitziren.

Egoerak ezinegona eragin du kaltetutako ikasle eta familien artean, unibertsitateko graduetan plazak esleitzeko prozesuari eragingo diola uste baitute. Gauzak horrela, elkarretaratzea egin dute gaur goizean San Mamesko Ingeniaritza Fakultatearen aurrean.

Pedrosak gardentasuna eskatu dio EHUri, familien kezkaren aurrean

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak adierazi du ikasleen eta familien kezka ulertzen duela, eta gertatutakoa argitzeko "gardentasun osoa" eskatu dio EHUri.

"Gure hezkuntza-sisteman ikasleei eragiten dien eta zalantzak edo ziurgabetasuna sortzen dituen edozein egoerak kezkatu egiten gaitu", adierazi du sailburuak. Gaineratu duenez, instituzioen "betebeharra da prozeduran gertatutakoa gertutik jarraitzea eta dena gardentasunez argitzea", esan du Pedrosak Radio Euskadiren mikrofonoen aurrean.

Sailburuak "lasaitasuna" helarazi die kaltetuei, erreklamazio fasearen hasierari begira: "Berrikuspen prozesuaren eta ebazpenaren zain egongo gara".

EHUren berrikuspen-prozesua

Erreklamazioa tramitatu nahi duten familiek eta ikasleek modu telematikoan egin beharko dute eskaera formala, Sarbidea plataformaren bidez (ehu.eus), gaurko gauerdia baino lehen.

Berrikuspen-eskaerak lehen zuzenketa egin zuen zuzentzaileak ez, bestelako zuzentzaile batek ebaluatuko ditu. Lehenik eta behin, egiaztatu egingo da ez dagoela akatsik kalifikazioen zenbaketan, eta ez dela ariketarik geratu zuzendu gabe.

Ondoren, azterketa goitik behera zuzenduko da berriro. Berrikusitako kalifikazioak eta eskaera guztien behin betiko ebazpena ekainaren 22an argitaratuko dira Sarbidea plataforman bertan.

Berrikuspena epe barruan eskatzen duten ikasleek aukera izango dute, halaber, azterketa horiek ikusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

pedrosa anuncia prueba piloto en cuatro centros escolares para hacer frente al calor extremo en las aulas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X