KLIMA-ALDAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa

Iragarkia
pedrosa anuncia prueba piloto en cuatro centros escolares para hacer frente al calor extremo en las aulas
18:00 - 20:00
Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Aralarko Larreak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Belarrak hazteari utzi dio Aralarren, eta abeltzainak arduratuta daude

Aralarren zelaiak lehorrak daude eta egoera kezkagarria da abeltzaintzarako, hezetasun faltagatik belarrak hazteari utzi baitio. Gaur egun, 16.000 ardi, 1.100 behor, 1.200 behi eta 400 ahuntz inguru elikatzen dira larre hauetan. Mendian baliabiderik gabe geratuz gero, kontingentzia-planak aztertuko dituzte. Egoera honek kolpe ekonomiko handia dakar lehen sektorearentzat, eta jada ondorio zuzenak izaten ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X