GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean

Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

San Mamesko metro-geltokia jendez hustu behar izan dute, metroko eskailera mekanikoetan sute bat piztu da eta; dirudienez, hautsa batu delako hasi da. Kea sortu da inguruan. Ezbeharra 07:50ak aldera jazo da.

Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik piztu da sutea eta ketza sortu da. 

Geltokian zeuden erabiltzaileak San Mamesko geltokiko (Intermodala) plazara eraman dituzte. 

Suhiltzaileek eskaileretan esku hartu eta ikuskapen-lanak egin dituzte. 

Ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X