Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian, Amarako etxebizitza batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita.

Ertzaintzak Europa Pressi jakinarazi dionez, larunbat goizaldean gertatu zen erasoa. 09:00etan, Ertzaintzak ustezko egilea atxilotu zuen.

Polizia sexu-erasoa ikertzen ari da, eta atxilotua epailearen esku dago jada.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X