MIGRAZIO-KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala

Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.

FNIDEQ (Morocco), 01/08/2026.- A group of undocumented migrants who returned from the Spanish enclave of Ceuta gather at the Bab Sebta border crossing near Fnideq, Morocco, 01 August 2026. The mass crossing prompted unrest and clashes near the border as Moroccan security forces sought to prevent further attempts to enter Ceuta. (Marruecos) EFE/EPA/JALAL MORCHIDI

Migratzaileak, Ceutako mugan. Argazkia: EFE

Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du uztailaren 30ean eta 31n Ceutan migratzaile ugari sartu izana ekintza antolatua izan ote zen argitzeko. Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu eta Polizia Nazionalaren Atzerritarren eta Mugen Komisaria Nagusiari (UCRIF) gertatutakoaren inguruko txostena egin dezala eskatu dio.

Txostenaren helburua da zehaztea ea zantzurik badagoen Marokotik milaka pertsona iritsi izana erakunde edo talde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera baten ondorio izan zela egiaztatzeko. Magistratuak eskatu du, halaber, gertakari horietan parte hartu zutenei buruz eskura dauden identifikazio-elementu guztiak aurkezteko.

Ikerketa Iustitia Europak jarritako salaketa baten ondorioz hasi da. Salaketa horretan honako delitu hauek ikertzea eskatzen da: Estatuaren Segurtasunaren aurkakoak, Nazioaren aurkakoak, legez kanpoko migrazioaren aldekoak eta pertsonen trafikoa, erakunde kriminala eta delituak jazartzeko betebeharra ez betetzea.

Epaileak autoan adierazi duenez, salatutako gertakariotan arau-hauste penala egon daitekeelako zantzuak daude, baina oraindik argitu behar du Auzitegi Nazionalak ikerketa bere gain hartzeko eskumena duen ala ez.

Bere salaketan, Iustitia Europak dio Marokotik milaka pertsona mobilizatzea ezin dela bat-bateko migrazio-fenomenotzat hartu, denbora laburrean muga zeharkatu zuten pertsonen kontzentrazioak koordinatutako jarduera izan zitekeen eta. Era berean, Marokoren aldean mugako kontrolak mugatu omen zituztela ere aipatzen du, eta hori aztertu egin beharko da irekitako eginbideen esparruan.

Migrazio-krisia uztailaren 30ean eta 31n gertatu zen, milaka pertsona Ceutara Tarajaleko kai-muturretik sartu zirenean. Astelehen honetan, Ceutako Gobernuaren arabera, 88 lagun hil dira krisi horretan, egun horietan erregistratutako sarrera masiboaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X