Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Nafarroako suhiltzaileek 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute igande arratsaldean, Vadoluengoko San Adrian elizan, Zangozan (Nafarroa).
SOS Nafarroa 112 larrialdietarako zentroak igande arratsaldeko 17:51etan jaso du hildako emakumearen senide baten abisua, Zangozako 84 urteko emakume bat desagertu dela jakinarazteko. Emakume hori 12:30ean irten da etxetik.
Foru Gobernutik jakinarazi dutenez, Zangozako parkeko suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea (GRT), helikoptero bat, mediku talde bat eta Zangozako Udaltzaingoaren, Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak mobilizatu dituzte.
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak