Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Ertzaintzak 23 urteko gazte bat atxilotu du Hondarribian, ostiralean Oiartzunen indarkeria eta larderia erabiliz egindako ustezko hiru lapurreten egilea delakoan. Irungo Guardiako Epaitegiaren aginduz, espetxean sartu dute.
Hiru lapurreta goiz berean
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lehen lapurreta saiakera auto-garbigune batean izan zen. Susmagarriak, aurpegia estalita eta pistola eskuan zuela, pertsona bati diru-zorroa emateko mehatxu egin zion. Biktimak diru-zorrorik ez zeramala ikusita, handik alde egin zuen.
Ondoren, herriko saltoki batean kutxa erregistrora iristen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Handik gutxira, beste establezimendu batean sartu, eta barruan zuen dirua zeraman kutxa erregistratzailea lapurtu omen zuen, autoz ihes egin aurretik.
Hondarribian atzeman zuten
Ikerketaren ondorioz eta Ertzaintzak abian jarritako dispositiboari esker, larunbatean, 12:30 aldera, patruila batek susmagarriak erabilitakoaren deskribapenarekin bat zetorren ibilgailu bat aurkitu zuen Hondarribiko Guadalupe inguruan.
Barruan zihoan gizonezkoaren ezaugarriak ustezko lapurrarenekin bat zetozela ikusita, agenteek atxilotu egin zuten.
Atxilotu ondoren, Ertzaintzak egiaztatu zuen lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela. Gaztea indarkeria eta larderia erabiliz egindako hiru lapurreta delitu egotzita eraman dute epailearen aurrera, eta hark behin-behineko espetxealdia agindu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak