GERRA EKIALDE HURBILEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.

WASHINGTON (United States), 30/07/2026.- US President Donald Trump arrives to announce a program to allow veterans to expedite a career in commercial trucking outside the White House in Washington, DC, USA, 30 July 2026. Known as the Freedom Haulers program, the initiative would allow any US veteran who drove heavy equipment to be automatically eligible for a commercial trucking license. EFE/EPA/JIM LO SCALZO / POOL
Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, gaur arratsaldean bertan hasiko dituzte berriro elkarrizketak Iranekin, bide diplomatikoari aukera bat emateko. Errepublika Islamikoaren aurkako eraso handi bat bertan behera utzi duela ziurtatu du Trumpek.

Air Force One hegazkinean egindako adierazpenetan, Trumpek esan du Saudi Arabiak, Arabiar Emirerri Batuek eta Qatarrek erasoaldia bertan behera uztea eskatu ziotela, Teheranekin akordio bat lortzeko benetako aukera dagoela uste dutelako.

"Haiekin hitz egin behar dugu, negoziatzeko", adierazi du agintari estatubatuarrak.

Trumpek adierazi duenez, Iranek erasoa geldiaraztea eskatu zuen, "Bigarren Mundu Gerraz geroztik izandako handiena" izango baitzen. AEBko presidentearen arabera, helburua Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko akordioa ixtea eta, ondoren, Irango programa desnuklearizatzeko bidean aurrera egiteko.

"Ormuzko itsasarterako akordioa izan izango da, eta gero Iranen desnuklearizazioari buruzkoa egingo dugu", adierazi du.

Iranek ukatu egin du Estatu Batuek negoziazioan parte hartzen dutela

Trumpen adierazpenak ez datoz bat Teheranek emandako bertsioarekin. Abbas Araqchi Irango Atzerri ministroak iragarri du Omanekin Ormuzeko itsasartearen etorkizuneko estatusa zehazteko egindako elkarrizketak "azken fasean" sartu direla, baina berretsi du AEBk ez duela "inolako zerikusirik" negoziazio horiekin.

Ormuzeko itsasartea berriro irekitzea da mahai gaineko gai nagusietako bat; izan ere, itsas bide horretatik, gatazka baino lehen, munduko petrolio merkataritzaren % 20 inguru zebilen.

Gatazka irekia

Washingtonek eta Teheranek akordio bat sinatu zuten joan den ekainaren 17an, otsailaren 28an, gerrari amaiera emateko. Akordio horren arabera, Ormuzko itsasartea berriro irekiko zen eta bi hilabeteko epea zegoen Irango programa nuklearrari buruzko behin betiko ituna negoziatzeko.

Hala ere, ordutik eraso gehiago izan dira bi aldeen artean. Trumpek amaitutzat eman zuen elkar ulertzeko aukera hori, eta Iranek berriro iragarri zuen itsasartea blokeatuta zegoela. Azken asteotan, Ekialde Hurbilean ere areagotu egin da indarkeria, Iranek Jordanian eta Iraken estatubatuarren interesen aurka egindako erasoekin; horrez gain, Saudi Arabiak, Estatu Batuekin batera, Irakeko milizien aurkako operazioak egin ditu.

Egoera hori gorabehera, Trumpek berriz adierazi du nahiago duela akordio diplomatikoa lortzea gatazka garraztea baino, eta negoziazioak egoera okertzea ekindin dezakeela defendatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X