Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Donald Trump. Artxiboko irudia.
Estatu Batuetako Gobernuak, gerrari amaiera eman eta Ormuzko itsasartea desblokeatzea helburu hartuta, Iranekin lortu duen akordioaren testu osoa zabaldu du asteazken honetan. Etxe Zuriko goi funtzionario batek akordioa irakurri du hainbat hedabideren aurrean, puntuz puntu.
Testuak 14 puntu ditu, eta gai arantzatsuenen negoziazioa (Irango programa nuklearraren murrizketa, adibidez) atzeratu egiten du. Horrez gainera, 60 eguneko negoziazio aldia ezarri du, behin betiko akordioa lortu arte.
Hauek dira, zehatz-mehatz, itunaren 14 puntuak:
- Irango Errepublika Islamikoak eta Ameriketako Estatu Batuek, egungo gerran dituzten aliatuekin batera, Elkar Ulertzeko Memorandum hau sinatuta, gerra berehala eta behin betiko amaitzea onartzen dute, fronte guztietan, Libano barne. Aurrerantzean haien artean ekintza etsaikorrik ez hasteko konpromisoa hartzen dute; beraz, ez dute bestearen aurkako mehatxurik egingo eta ez dute elkarren kontra indarrik erabiliko. Behin betiko akordioak artikulu honetako eta gainerako artikuluetako xedapenak berretsi egingo ditu.
- Iranek eta AEBk elkarren subiranotasuna eta lurralde osotasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen dute, baita batak bestearen barne aferetan ez sartzekoa ere.
- Iranek eta AEBk, gehienez ere, 60 eguneko epean negoziatzeko eta behin betiko akordioa erdiesteko konpromisoa hartu dute. Epe hori luzatu egin daiteke, bi aldeak ados jarriz gero.
- Elkar Ulertzeko Memorandum hau sinatu eta berehala, AEBk Ormuz itsasarteko blokeoa kenduko du, eta Iranen kontrako interferentzia edo oztoporik ez sortzea bermatuko du. Itsas zirkulazioa berrezarriko du, gehienez ere 30 eguneko epean. Era berean, behin betiko akordioa sinatu eta 30 eguneko epean inguruko eremuetatik indar armatuak erretiratzeko konpromisoa hartu du.
- Memoranduma sinatu ondoren, Iranek neurriak hartuko ditu Pertsiar golkotik Omango badiara eta badiatik golkora doazen merkataritza-ontzien joan-etorriak 30 eguneko epean berriro has daitezen, gerraren aurreko bolumenera iritsi arte. Horretarako, kontuan hartuko da oztopo teknikoak kentzeko eta kalterak saihesteko beharra.
- Estatu Batuek, beren kideekin batera, Iranen birgaitze eta garapen ekonomikorako bi aldeek adostutako plan integrala sortzeko konpromisoa hartu dute, 300.000 milioi dolarreko finantziazioarekin. Plan hori ezartzeko mekanismoa azken akordioaren parte izango da, eta 60 eguneko epean formulatuko da.
- AEBk gaur egun Iranen gaineko mota guztietako zigorrak bertan behera uzteko konpromisoa hartu du, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako Gobernadoreen Batzordearen ebazpenak barne; baita Estatu Batuen aldebakarreko zigor guztiak ere, lehen mailakoak zein bigarren mailakoak. Egutegi bat egingo da azken akordioaren parte gisa.
- Iranek berretsi egiten du ez duela arma nuklearrik ekoitziko. Bi aldeek adostu dutenez, material aberastuaren eta gainerako elementu nuklear guztien kokapenaren gainekoak behin betiko akordioak ekarriko ditu. Itun horrek artikulu honetako xedapenak berretsi egingo ditu.
- Azken akordioaren zain, bi aldeek statu quoari eutsiko diote; Iranek bere programa nuklearraren inguruko statu quoari eutsiko dio. AEBk ez dio zigor gehiagorik ezarriko Irani, eta ez ditu eskualdean dituen baliabide militarrak ugarituko.
- Estatu Batuek konpromisoa hartzen dute Merkataritza Sailak salbuespenak egingo dituela Irango petrolio gordinaren, produktu petrokimikoen eta horien eratorrien esportazioetan, eta horiekin lotutako zerbitzu guztietan, bankuak, aseguruak, garraioa eta antzekoak barne. Memorandum hau sinatu eta berehala eta zigorrak kendu arte.
- AEBk izoztuta dauden Iranen funts eta aktibo guztiak merkaturatzeko konpromisoa hartzen du. Funts horiek, jatorrizko kontuan egon zein transferituak izan, Irango Islamiar Errepublikako Banku Zentralak izendatutako onuradunari ordaintzeko eta erabiltzeko guztiz eskuragarri egongo dira. AEBk horretarako behar diren lizentzia eta baimen guztiak emateko konpromisoa hartzen du.
- Bi aldeek hitzarmen hau behar bezala aplikatzen dela eta etorkizunean harekiko konpromisoa betetzen dela egiaztatzeko aplikazio-mekanismo bat ezartzea adostu dute.
- Agiri hau sinatu ondoren, 4., 5., 10. eta 11. artikuluak eta neurriak ezarri egingo direla bermatuta, Iranek eta Estatu Batuek negoziazioak hasiko dituzte azken akordioa lortzeko, gainerako puntuetan arreta jarrita.
- Azken akordioa NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpen lotesle baten bidez onartuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuz "indarrez" kontrolatuko duela agindu du Iranek, Qatar, Oman eta Bahrain bonbardatu ostean
AEBrekin tentsioa areagotzen ari da, eta Washingtonek gutxienez 140 bonbardaketa egin ditu Iranen aurka.
Irango buruzagi gorenak Khameneiren heriotzarengatik mendekua hartuko duela agindu du
Zazpi egunotan aitaren hileta ospakizunetan parte hartu duten dozenaka mila herritarrei idatziz eskertu die Mojtaba Khameneik. Ali Khamenei hil zutenetik, ez da jendaurrean azaldu.
Trumpek onartu egin du Iranekin elkarrizketak berriro hastea, baina su-etena "amaitu" dela ohartarazi dio Teherani
Iranek, berriz, ukatu egin du AEBrekin elkarrizketa berriak eskatu izana. Bestalde, Iran "inoiz ez bezala" bonbardatzeko agindua eman dio AEBko presidenteak Pentagonoari, Errepublika Islamikoaren "konplot" baten ondorioz hiltzen badute.
Ali Khamenei aiatola Mashhaden lurperatu dute, sei eguneko hileta-zeremonien ostean
Irango lider gorena zenaren ehorzketarekin bukatutzat eman dituzte sei eguneko hileta-zeremoniak. Jendetza bildu da Irango kaleetan, eta erregimenak indar eta batasun irudia erakutsi nahi izan du.
NATOren goi-bileraren ostean Espainia "oso eskuzabal" aritu dela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak Aliantza Atlantikoaren "ordainketa ugari" egiteko eskaerari erantzun dio, eta aliatuek Ankaran egindako bileraren ostean erakutsitako batasuna goraipatu du.
AEBek 90 helburu militar inguru bonbardatu dituzte Iranen, eta Teheranek base estatubatuarrei eraso egin die
Washingtonek Iranen aurkako beste erasoaldi militar baten berri eman du, esan dutenez, Teheranek Ormuzeko itsasartean merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzuteko. Iranek dio operazioak su-eten iraunkorra urratu duela.
Koro Barriolaren gorpua aurkitu dute Venezuelan, hondakinen artean hildako hirugarren euskalduna
81 urte zituen eta donostiarra zen; Alazne Solabarrieta eta Jon Sustacharen gorpuak aurkitu zituzten aurretik.
"Espainiarekin alferrik da": Trumpek merkataritza guztia eteteko mehatxua egin du
AEBko presidenteak merkataritza-trukeak hausteko asmoa agertu du Espainiak gastu militarra igotzeari uko egin ondotik; Espainiako Gobernuak, berriz, "lasaitasunez eta normaltasunez" hartu du mehatxua.
Trumpek amaitutzat eman du Iranekin adostutako su-etena eta dio ez duela gehiago negoziatu nahi
Donald Trump AEBko presidenteak Ankaran adierazi duenez, Iranekin adostutako su-eten akordioa "amaitu da", eta baztertu egin du negoziazioekin jarraitzea, herrialdea "gaixo, gaizto eta bortitzek zuzentzen" dutela iritzita.
AEBren erasoei "erantzun irmoa" emango diela mehatxatu du Iranek, eta Bahrainek eta Kuwaitek alarmak piztu dituzte
Irango agintariek salatu dutenez, AEBko bonbardaketek hautsi egin dute ekainean lortutako su-eten akordioa, eta Ameriketako Estatu Batuek diote Ormuzeko itsasartean ontzi komertzialen aurka egindako erasoei erantzun zietela.