Europa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bonba-mehatxu faltsuek Europako dozena bat hegaldiri eragin diete

Aste honetan bigarren aldiz, alarma faltsuak izan dira Europako hainbat hegaldi eta aireportutan. Ondorioz, hegazkinak desbideratu eta lurreratu behar izan dituzte, eta segurtasun-dispositiboak abiatu zenbait aireportutan.

(Foto de ARCHIVO)

Oct. 05, 2012 - Prague, Prague, Czech Republic - Prague Ruzyne airport was rename to Vaclav Havel Airport Prague. The airport is officially called to honor the first post Communist Czechoslovak president Vaclav Havel. The ceremony was held on the anniversary of Havel's 76th birthday.



Matej Divizna / Zuma Press / Europa Press

05/10/2012 ONLY FOR USE IN SPAIN
Pragako aireportua. Argazkia: Europa Press

Bonba mehatxu faltsuek eragina izan dute, aste honetan bigarren aldiz, Europako zenbait hegaldi eta aireportutan. Frantzian, Italian, Belgikan, Bulgarian, Txekiar Errepublikan, Austrian, Polonian eta Danimarkan segurtasun-dispositibo handiak aktibatu behar izan dituzte.

Bidaiariak zeramatzaten hegazkin batzuk euren ibilbidetik desbideratu behar izan dituzte, bonba-alerten ondorioz, aire-base edo aireportu batean lurreratzeko. Kasu guztietan, ez dute lehergailurik aurkitu ikuskapenetan.

Beste kasu batzuetan, hegazkinak helmugara iritsi ahal izan dira. Lehergailu-teknikariek ez dute benetako mehatxurik topatu.

Europa barruko helmugak lotzen zituzten hegaldiak izan dira guztiak. Mehatxu faltsu horiek eragina izan dute Ryanair, Wizz Air, Finnair eta LOT hegazkin-enpresetan.

Kasu batean, Varsovian (Polonia), aireportuko pistetako bat itxi behar izan dute, Parisera zihoan LOTen hegaldi bati mehatxu egin ostean. Gainera, Kopenhageko aireportuan, poliziak eta militarrak bertaratu behar izan dira, alarma faltsu bati aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X