Migrazio krisia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"

Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".

(Foto de ARCHIVO)

07 July 2026, Turkey, Ankara: European Commission President Ursula von der Leyen attends a NATO and EU conversation: The Capability Challenge at the Defence Industry Forum during the 36th NATO Heads of State and Government Summit in Ankara. Photo: Emmi Korhonen/Lehtikuva/dpa



07/7/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Ursula von der Leyen, Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: Europa Press

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak gaur esan duenez, Europako mugak kontrolatzeko "sistema sendoa" badago ere, "are gehiago indartu behar da", Ceutan gertatutakoa ikusita.

Magnus Brunner EBko Barne komisarioarekin eta Dubravka Šuica Mediterranorako komisarioarekin bideokonferentziaz bidu ostean egin ditu adierazpen horiek. Von der Leyenek Espainiako eta Marokoko agintariei laguntzeko eskatu die bi komisarioei, eta azken egunotan Ceutan izandako migrazio krisiaren jarraipena egiteko.

Europako Batzordeko presidenteak "pozik" hartu du "legez kanpo iritsi ziren pertsona gehienak Marokora itzuli izana, Espainiako eta Marokoko segurtasun indarren lan eraginkorrari esker". Nabarmendu duenez, gainera, "ez da pertsona bakar bat ere iritsi Espainiako penintsulara, ezta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetara ere".

"Horrek erakusten du zergatik den hain garrantzitsua Europako mugak kontrolatzea. Sistema sendoa dugu, baina are gehiago indartu behar da", adierazi du EBko buruak.

"Azterketa-prozesu bat"

Horren esanetan, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Horrez gain, "baneratutako ikasgaien azterketa-prozesu bat" egitekok eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".

Azkenik, Europako Batzordeko presidenteak bat egin du ezohiko bideokonferentzia bat egiteko eskariarekin, "gertatutakoa aztertzeko". EBko 22 herrialdetako ministroek eta Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek egin dute eskaera gutun bidez. 

"Legez kanpoko migrazioaren aurkako borrokak elkartasuna eta Europako erantzun bateratua eskatzen ditu", Von der Leyenen hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X