Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Artxandako tuneletako Ugasko-Txorierri zatia bihar, abuztuak 4, irekiko dute berriro, sei hilabeteko lanen ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez. Udazkenetik aurrera lanak beste zati nagusian egingo dituzte, Txorierri eta Salbe artean.
30.000 ibilgailuk erabiltzen dute tarte hori egunero, funtsezkoa baita Bilbotik Loiuko aireportura, Zamudioko Parke Teknologikora eta, oro har, Txorierrira joateko.
Lanek iraun duten sei hilabeteetan, Foru Aldundiak erabat berritu du azpiegitura: estaldura saneatu, sendotu eta iragazgaiztu; barneko drainatze-sistemak hobetu; ebakuazio-galeriak egokitu, eta segurtasun-instalazioak eta -ekipamenduak guztiz ordeztu.
Halaber, Europako estandarretara egokitutako teknologia berriak jarri dira, besteak beste, kontsumo gutxiko LED argiztapena, gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak, gas-detektagailuak eta eguzki-plaken bidez energia kudeatzeko sistemak.
Gainera, lanek azpiegituraren erregistro digital osoa ahalbidetu dute dute, tunelen BIM as built eredu digitalaren bitartez. Gainera, Aldundiak azaldu duenez, beste proiektu pilotu bat martxan jarri da, inguruko ibai-ibilguetan jariatze-uren inpaktua minimizatzera bideratutako drainatze-sistema jasangarria garatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.
betiONek bere zerbitzua zabalduko du nahi ez den bakardadea detektatzeko eta 1.500 zaintzaileri laguntzeko
Telelaguntza-zerbitzu publikoak bakardade-arriskuan dauden erabiltzaileentzako plan pertsonalizatuak gehituko ditu, eta adineko edo mendeko senitartekoak etxean zaintzen dituztenentzako laguntza zabalduko du. Hortaz, uztailean iragarritako telelaguntza prediktibo eta aurreratuaren hedapena osatu egingo da.
Zer da 764 sarea, Gipuzkoako 10 ikastetxetan tiroketa-mehatxuak egin zituen erakunde kriminala
Ertzaintzak, Esquadra Mossoekin eta Guardia Zibilarekin batera, 17 urteko adingabe bat atxilotu du Gipuzkoan. Gazte hori Espainiako Estatuan erakunde transnazional horren erreferente nagusia da, eta gazte kalteberen sextortsio, mehatxu eta manipulazio delituengatik ikertzen ari dira.
Jaien hasiera dela eta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura kendu dute
Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta, Gasteizko Udalak aldi baterako kenduko du Andre Maria Zuriaren plazan dagoen landare-eskultura, jende gehien biltzen den ekitaldietan kaltetu ez dadin.
Kerman Villateren gurasoak, Gasteizko alkateari: "Hitzemandako barne-ikerketa abiatuko duzu orain?"
Radio Euskadiko erreportaje batek zabaldu duenez, Mitika diskotekako atezainek gutxienez lau gazteri eraso egin zieten Kerman Villate hil aurreko hilabeteetan. Kermanen gurasoek salatu dutenez, atezainek gutxienez 22 eraso egin dituzte; horietako 13, Gasteizko Udalak berak Arartekoari aitortuta.
37 urteko gizon bat atxilotu dute, N-634 errepidean, Zornotza parean, txirrindulari bat autoarekin harrapatu eta hiltzeagatik
Uztailaren 25ean Zornotzan 82 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen ibilgailuaren jabea atxilotu egin dute, Bilbon. Gidariak ihes egin zuen istripuaren tokitik, eta biktima egun horretan bertan hil zen, Gurutzetako Ospitalean.