MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak "erantzukizuna argi zehaztuta" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari

Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "Migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiunturala izateari".

Migranteak Irun

Hainbat migratzaile, Irunen. Artxiboko irudia.

Ceutan lehertu den migrazio krisiaren aurrean, "berehalako erantzun koordinatua" eta "erantzukizun argiak izango dituen egiturazko migrazio plana". Hori da Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eta Europar Batasunari helarazi dien eskaria. 

Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak esan du Ceutan "gertatutakoa oso larria" dela eta bere saila aspalditik esaten ari den zerbait agerian utzi duela: "Migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiunturala izateari".

Ceutarako bidean hil diren pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazi ondoren, sailburuak nabarmendu du migrazioaren auziari errotik heltzea ezinbestekoa dela, plan zehatz baten bidez. "Ezin da jarraitu partxeen, larrialdiko banaketen eta orain arte hartutako erabakien bidez kudeatzen, ondoren erantzun behar duten lurraldeak kontuan hartu gabe", adierazi du.

Balizko ondorioak, Irunen

Bestalde, adierazi duenez, Frantziak iragarritako "polizia errefortzuak" Jaurlaritza behartzen du "berehala jakitera" krisi honek zer ondorio izango dituen "Irunen, Iparraldeko mugan eta euskal harrera eta babes-sistemetan". 

Espainiako Gobernua Gasteizkoarekin harremanetan jarri den galdetuta, Melgosak erantzun du oraingoz "ezinezkoa" dela jakitea Ceutara heldu direnetatik zenbatek hartuko duten EAErako bidea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X