Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Artxandako tuneletako Ugasko-Txorierri zatia ireki dute berriro astearte honetan, sei hilabeteko lanen ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez. Udazkenetik aurrera lanak beste zati nagusian egingo dituzte, Txorierri eta Salbeko zubiaren artean.
30.000 ibilgailuk erabiltzen dute tarte hori egunero, funtsezkoa baita Bilbotik Loiuko aireportura, Zamudioko Parke Teknologikora eta, oro har, Txorierrira joateko.
Lanek iraun duten sei hilabeteetan, Foru Aldundiak erabat berritu du azpiegitura: estaldura saneatu, sendotu eta iragazgaiztu; barneko drainatze-sistemak hobetu; ebakuazio-galeriak egokitu, eta segurtasun-instalazioak eta -ekipamenduak guztiz ordeztu.
Halaber, Europako estandarretara egokitutako teknologia berriak jarri dira, besteak beste, kontsumo gutxiko LED argiztapena, gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak, gas-detektagailuak eta eguzki-plaken bidez energia kudeatzeko sistemak.
Gainera, lanek azpiegituraren erregistro digital osoa ahalbidetu dute, tunelen BIM as built eredu digitalaren bitartez. Gainera, Aldundiak azaldu duenez, beste proiektu pilotu bat martxan jarri da, inguruko ibai-ibilguetan jariatze-uren inpaktua minimizatzera bideratutako drainatze-sistema jasangarria garatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio larunbat honetan
Artillari Nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 jarduera baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulante modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Eguzki eklipseak tren gehiago eta mugikortasun zerbitzu indartua ekarriko ditu abuztuaren 12an
Abuztuaren 12an izango da ikusgai, iluntzean. Milaka pertsona erakartzea espero den fenomeno horren aurrean, administrazioek segurtasun dispositibo zabala prestatu dute, mugikortasun segurua eta antolatua bermatzeko helburuarekin.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.