Lan-eskaintza guztietan hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna geroratzeko aukera ezartzea proposatu du EAJk
Sozialistekin akordioa erdiestea ezinezkoa izan ondoren, EH Bilduri eskari zuzena egin dio EAJk: "abstentzioaren bidez" jeltzaleen planteamendua ahalbidetzea, eta hortik aurrera, elkarrekin "emaitzak ebaluatu" eta "hurrengo urratsak" adostea.
Euskal Enplegu Publikoaren Legea moldatzeko proposamenei zuzenketak aurkezteko epea ia agortzear dela —bihar amaituko da—, EAJk hiru aurkeztu dizkio berak egindako lege-proposamenari. Proportzionaltasunean sakontzea eta lan-eskaintzetan derrigortasun data geroratzea modu orokorrean ezartzea dira jeltzaleek nahi dutena. Hau da, deialdi guztietan derrigorrean plaza kopuru jakin bat egotea, zeinetan euskara profila geroago eskuratzeko aukera izango den.
Arratsaldean Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi batean, Markel Olano eta Joseba Diez Antxustegi legebiltzarkide jeltzaleek azaldu dituzte zuzenketen nondik norakoak. Uste dute egun indarrean dagoen legeak "emaitza onak" eman dituela, eta beraz, "akatsa" litzatekeela arau hori arriskuan jartzea. Horregatik, egungo sistema "indartzea" eta "errespetatzea" da aurkeztutako emendakinetan proposatu dutena.
Bi "mugimendu politiko" planteatu dituzte, Olanok azaldu duenez: batetik, proportzionaltasunaren kontzeptuan sakontzea, profilen ereduari eutsita. Legea moldatuta eta dekretu bat onartuta bermatuko lukete hori. "Derrigortasun indize orokorrik ez da egongo, baina erakunde bakoitzak berea izango du", eta hori arautzeko "dekretu bat onartuko du Eusko Jaurlaritzak". Besteak beste, tokian tokiko errealitate soziolinguistikoa eta plaza bakoitzaren beharrak hartuko dira kontuan proportzionaltasun maila ezartzeko.
Bigarren mugimendu politikoa, berriz, "oso transzendentala" izango dela azaldu du: lan-eskaintza guztietan derrigortasun data geroratua duen plaza kopuru jakin bat ezartzea nahi du EAJk. Orain arte, aukerakoa zen. Modu horretan, pertsona bat sartu daiteke administrazioan bere lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna izan gabe, eta "baliabideak eta epeak" eskainiko zaizkio euskara ikasi eta profila geroago egiaztatzeko. "Zer lortu nahi da? Hemendik aurrera inork ez esatea epaitegietan hizkuntza ez jakiteagatik diskriminatu egin dela norbait".
Irakurketa politikoa ere egin du Olanok. Jeltzaleek uste dute EH Bilduk mahai gainean jarri duen proposamena baino "egingarriagoa" dela haiena, koalizio subiranistak eredua "goitik behera" aldatzea proposatzen duelako. Hala, PSE-EErekin akordioa ixtea "ezinezkoa" izan denez, eskari zuzen bat egin diote koalizioari: ahalbidetu dezatela "EAJren proposamena, gutxienez, abstentzio batekin", eta behin hori eginda, prozesu bat abiatzea, "emaitzak ebaluatu" eta "aurrera begirako urratsak" adosteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.