Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arzakek salatu du bere marka ordeztu dutela, online bidezko erreserbetan iruzurrak egiteko

3 Michelin izar dituen jatetxeak bere webgune ofiziala imitatzen duten iruzurrezko orriak daudela ohartarazi, eta polizia-etxean salaketa jarri dutela iragarri du.

Arzak urtebetetzea
Juan Mari Arzaken artxiboko argazkia, bere jatetxeko sukaldean. Argazkia: EFE

Donostiako Arzak jatetxeak salatu duenez, webgune batzuek bere identitatea eta marka faltsutu dituzte, eta iruzur egin diete gune ofizialean erreserba egiten ari zirela uste zuten bezero batzuei.

Juan Mari eta Elena Arzakek zuzentzen duten negozioak salaketa jarri du ertzain-etxean, eta sare sozialetan ohartarazi du erreserbak egiteko bide bakarra www.arzak.es dela. Gogorarazi dute, gainera, ez dutela inoiz aldez aurretik ordainketarik eskatzen.

Jatetxearen arabera, iruzurrezko webgune horiek bilatzaileak eta publizitatea erabiltzen dituzte posizionamendu ona lortzeko, eta ofizialaren antzeko domeinuak erabiltzen dituzte, baina beste luzapen batekin. Salaketa jarri ostean iruzurrezko orri batzuk kendu dituzten arren, estrategia bera duten beste batzuk agertu dira.

Bezero batek bere esperientzia azaldu zienean izan zuten horren berri: erreserba bat egin eta ordainketa egiten saiatu zen, baina bankuaren sistemak eten egin zuen, irregulartasun bat egon zitekeelakoan. Jatetxeak ohartarazi duenez, 3 Michelin izar dituzten beste lokal batzuetan ere egin dituzte iruzurrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X