Goiz argitsua eta arratsalde euritsua maiatza abiatzeko
Abisu horia egongo da indarrean ostiral arratsaldeko 17:00etatik 22:00etara, prezipitazio handiengatik, baita bihar 14:00etatik 22:00etara ere. Ezegonkortasuna izango da nagusi maiatzeko lehen asteburuan, eguzki tarteak eta zaparradak nahasiko dira, eta haizea aldakor ibiliko da. Tenperaturek, hala ere, epel jarraituko dute.
Ortzadarra Alegian. Argazkia: Jabier Landa.
Maiatzaren Leheneko zubia nahasi xamarra izango da eguraldiari dagokionez. Euskalmet agentziaren iragarpenen arabera, eguzki tarteak eta zaparradak tartekatuko dira, haizea aldakor ibiliko da, eta horrek ezegonkortasuna areagotuko du datozen egunotan.
Ostegunean bezala, ostiralean ere, goizeko laino eta lanbroen ostean, zerua hodei gutxirekin geratuko da, eta eguzki tarte ederrak egongo dira, tenperatura epelek lagunduta. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin.
Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak ugarituko dira, eta zaparrada ertainak eta trumoitsuak egingo ditu, handiak zenbait lekutan, bereziki Bizkaian. Hori dela eta, prezipitazio handiengatik abisu horia izango da indarrean 17:00ak eta 22:00ak bitartean, ordubetean 15 litro baino gehiago pila litezkeelako. Gainera, txingorra ere egin dezake (1-2 cm), eta haize bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (60-80 km/h). Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango, eta maximoak zertxobait igoko dira, bereziki isurialde atlantikoan.
Larunbatean, nahasi jarraituko du eguraldiak. Zerua hodeitsu egongo da lehen orduetan, eta hodeiak ugaritzen joango dira. Trumoi ekaitzak izan litezke, bereziki egunaren bigarren partean. Hala, ostiralean bezala, larunbatean ere abisu horia egongo da indarrean 14:00etatik 22:00etara. Haizeak ahul-bizi joko du hegoaldetik goizean, bolada gogorrekin tarteka; arratsaldetik aurrera, berriz, indarra galduko du, eta baliteke kostaldean iparrera aldatzea. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango, eta maximoak zertxobait jaitsiko dira.
Igandean, zeruak hodeitsu egongo dira, eta zaparradak bota ditzake. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia ibiliko da; hego-osagaia nagusituko da goizean, eta arratsaldean, berriz, ipar-osagaia. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik espero, eta maximoak jaitsi egingo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.