Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat bikotekidea itotzen saiatu da Donostian

Ertzaintzak gertakarien lekuan atxilotu du ustezko erasotzailea. Biktima ospitalera eraman dute artatzera, eta alta medikoa jaso du.

Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du ostiral goizaldean Donostian, genero indarkeriaren esparruan hilketa saiakera bat leporatuta, bikotekideari eraso egin ostean.

03:10 aldera jakinarazi diote Ertzaintzari, telefono dei baten bidez, Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza batean gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, agenteak iritsi direnean, gizona biktimaren gainean aurkitu dute, hura itotzen ari zela. Agenteek berehala esku hartu dute, erasoa eten dute eta ia-ia konorterik gabe zegoen emakumea erreskatatu dute.

Erasotzailea atxilotu ostean, polizia-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak egiteko.

Biktima, 24 urteko emakume bat, osasun zentro batean artatu dute, eta artatu eta gero, medikuaren alta jaso du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X