Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, sindikatuek Euskal Herriko kaleak aldarriz bete dituzte maiatzaren 1ean. ELA, LAB eta ESK sindikatuek 1.500 euroko langile arteko gutxieneko soldata (LGS) propioa eta langile klasearen aldeko politikak eskatuko dituzte, bakoitzak bere aldetik. CCOO eta UGT, ostera, elkarrekin mobilizatu dira, soldatak, etxebizitza eta demokrazia oinarrizko eskubideak direla defendatzeko. ESKk eta LSB-USOk ere deialdiak egin dituzte.
ELAren manifestazioak, Iruñean eta Bilbon
ELAk 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa izan du aldarrikapen nagusi, eta horren alde borrokatzen jarraituko duela azpimarratu du. “Jo ta ke, hemen erabaki arte” lelopean kalera ateratzeko deia egin die langileei, eskumen horren transferentzia eskatzeko, eta horren ardura bere gain har dezala galdegin dio lehendakariari.
Halaber, Confebask patronalaren jokabidea kritikatu du, euskal gizartearen errealitatetik “gero eta urrunago" dagoela iritzita.
ELAk Bilbon (Jesusen Bihotza) eta Iruñean (Erorien Monumentua) egin ditu eguneko mobilizazio nagusiak, 11:30ean hasita.
"Jo ta ke, hemen erabaki arte" lelopean, ELAk 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatuko du Maiatzaren 1ean
26 deialdi egin ditu LABek
Bestalde, LAB sindikatuak hiru neurri zehatz eskatuko ditu "Langileok eragin" lelopean Euskal Herrian zehar deitu dituen 26 manifestazioetan: etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak.
LABen arabera, finantza krisiarekin, pandemiarekin eta Ukrainako gerrarekin gertatu zen bezala, "Ekialde Hurbileko gerraren faktura langile klaseak ordain dezan" saiatuko da patronala, "prezioak garestituz eta enpleguari eta lan baldintzei eraso eginez". Horri erantzunez, LABek irmoki adierazi du gerraren aurkako mezua.
LABek manifestazioak deitu ditu Euskal Herriko sei hiriburutan: Baionan (11:00etan, Santa Ursulan), Bilbon (Zabalburun, 12:00etan), Donostian (12:00etan, Easo plazan), Gasteiz (12:30ean, Probintzia plazan), Iruñean (12:00etan, Gaztelu plazan) eta Maulen (11:00etan, Kioskoan).
LABek neurriak eskatuko ditu etxebizitza, zerbitzu publiko, pentsio eta soldata arloetan "bizimodu duina" bermatzeko
UGT eta CCOO, elkarrekin
UGTk eta CCOOk sindikalismoaren papera aldarrikatu dute, nazioartean egun nagusi diren ezegonkortasunaren eta gorroto-diskurtsoen aurrean. "Eskubideak, ez lubakiak. Soldatak, etxebizitza eta demokrazia" lelopean, Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak betetzeko deia egin diete herritarrei.
EAEko hiru hiriburuetan egin dituzte mobilizazioak: Bilbon, 11:30ean, Jesusen Bihotza plazan; Donostian, 12:00etan, Alderdi Ederren, eta Gasteizen, 12:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan.
ESK hiriburuetan aterako da kalera
Bestalde, ESK sindikatuak mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, "Kapitalismoa, inperialismoa borrokatu!" lelopean. Sindikatuak langile klasea "pobretzea" salatu eta 1.500 euroko gutxieneko soldata eskatu du.
Mobilizazioak 11:30ean izan dira Bilbon (Kale Nagusia, 56), 12:00etan Donostian (San Telmo museoa) eta Iruñean (Errekoleten plaza) eta 12:30ean Gasteizen (Europa Jauregia).
LSB-USO, Bilbon
Azkenik, LSB-USO sindikatuak "enplegua gizatiartzeko" deia egin du maiatzaren lehen honetan, bizitza garestitzeari eta etxebizitzaren arazoari aurre egiteko. Horien esanetan, gaur egun lana izateak ez du duintasunez bizitzea bermatzen.
Manifestazioa egin du Bilbon 11:45ean, Albiako lorategietatik abiatuta.
Alderdi politikoak, manifestazioetan
Aurreko urteetan bezala, alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte mobilizazio horietako askotara.
EH Bilduk LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen deialdietan parte hartu du. Ordezkaritza adierazgarriena Donostiako LABen martxan izan da. Mertxe Aizpurua Kongresuko bozeramailea, Nerea Kortajarena Programa idazkari eta legebiltzarkidea eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako bozeramailea izan dira bertan.
PSE-EEren kasuan, Eneko Andueza idazkari nagusiak bat egin du CCOOk eta UGTk Bilbon egin duten deialdiarekin.
Sumar alderdiari dagokionez, Jon Hernandez legebiltzarkideak, Lander Martinez diputatuak eta Alba Garcia idazkari nagusiak CCOO eta UGTren martxan hartu dute parte, eta Martinez eta Garcia ESKren mobilizaziora gehitu dira gero.
Azkenik, Podemos Euskadiko ordezkaritza batek bat egin du ESK sindikatuak deitutako manifestazioekin, langileen borroka "ezinbestekoa" dela defendatzeko, "aurrerapen erreakzionarioaren eta sistema kapitalista gero eta oldarkorrago baten aurrean".
EHKSk Iruñeko kaleak hartu ditu
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) ere egin du gaurko deialdia. Gerra inperialistaren aurka mobilizatu da, “NATOri, Europako Batasunari eta sionismoari ezetz" esan dio eta langile klaseak "nazioarteko indar bilakatzeko premia" duela aldarrikatu du.
Iruñean egin duten manifestazioa 12:30ean abiatu da zezen plazatik.
Zure interesekoa izan daiteke
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 bat milioi euroren truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Bizkaiko metalgintzako enpresen % 20 kolokan egon daitezkeela ohartarazi du patronalak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren azken txostenaren arabera, enpresen errentagarritasunak eta inbertsioak behera egin dute, eta absentismoa % 10,4koa izan da 2026ko lehen seihilekoan.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egingo du udazkenean, "kolektibo guztien" lan baldintzak hobetu ditzaten eskatzeko
SMEk Osasun Sailarekin hitzartutako akordioa "partziala" dela salatuta, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte irailetik aurrera, "aparteko orduetan oinarritutako eredua ez delako jasangarria".