Mercedesen Gasteizko lantegia aro elektrikoan sartu da VLE modeloarekin
Alemaniako konpainiak Arabako faktoria aukeratu du bere ibilgailu elektriko berriaren munduko ekoizpena hasteko. Enpresaren etorkizun industrialerako giltzarritzat jo du ibilgailu hori.
Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegia VLE ibilgailu berria seriean ekoizten hasi da, eta konpainiak "aro berri baten hasiera" gisa aurkeztu du, furgonetak banatzeko eta etorkizuneko estrategiaren "giltzarri" gisa. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakaria, Jordi Hereu Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo ministroa eta multinazional alemaniarraren arduradun nagusiak izan dira.
Mercedes-Benzek nabarmendu duenez, Arabako fabrika VLEa seriean ekoizten duen munduko lehen lantegia da. Van Architecture plataforma modular berria izango du oinarrian, horren hurrengo belaunaldiko modeloen oinarri teknologiko bilakatuko dena.
Ekitaldian, Mercedes-Benz Groupeko presidente Ola Källeniusek esan duenez, VLE hau konpainiak berrikuntzaren eta elektrifikazioaren alde egindako apustua da, eta oso arin garatu da nazioarteko taldeen lanari eta Arabako lantegiaren rolari esker.
Proiektuaren garrantzia
Gasteizko instalazioetako fabrikazioaren hasiera eraldaketa industrialeko hainbat urteren ostean heldu da. Bertan, karrozeria, pintura eta muntaketa arlo berrietan inbertsioak egin dira, sistema logistiko eta teknologikoak modernizatzeaz gain. Mercedes-Benzek esan du aldaketok produkzio malguagoa, digitalagoa eta propultsio-sistema desberdinetarako prestatuagoa ahalbidetzen dutela.
Horren arabera, VLEak 5.000 langile dituen lantegi horren lehiakortasuna eta epe luzerako bideragarritasuna indartuko ditu, eta etorkizunean arkitektura horren gainean garatuko diren beste modelo batzuk ere fabrikatuko dira Gasteizen, horren arabera.
Martxoan aurkeztutako VLEak berlinaren eta monobolumenaren ezaugarriak konbinatzen ditu, 8 bidaiari eraman ditzake eta 700 kilometrotik gorako autonomia eskaini, Mercedes-Benzek emandako datuen arabera. Ibilgailuak 800 volteko arkitektura elektrikoa eta ultra-azkar kargatzeko sistemak ditu.
Mercedes-Benzen esanetan, VLEaren ekoizpena abiarazteak Gasteizko lantegia sendotu du Europan konpainiaren etorkizunerako industria-proiektu inportanteenetako bat bezala, eta Euskadin bere jarduera mantendu eta garatzeko konpromisoa berresten du.
Hirugarren txanda uztailetik aurrera
Multinazionalaren ustez, VLE modelo berriak lantegiaren lehiakortasuna eta epe luzerako bideragarritasuna indartu ditu, eta etorkizunean arkitektura horren gainean garatutako beste modelo batzuk ere egingo dira Gasteizen.
Ekoizpenaren handitzeari erantzuteko, Mercedes-Benzek hirugarren txanda bat ezarriko du uztailaren 13tik aurrera. Langile finkoak eta aldi baterakoak konbinatzea aurreikusi dute, fabrikatzeko gaitasuna merkatuaren eskariaren arabera egokitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da, %2,9an dago, aurreko hilean baino hamarren bat apalagoa da.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.