LABek neurriak eskatuko ditu etxebizitza, zerbitzu publiko, pentsio eta soldata arloetan "bizimodu duina" bermatzeko
26 manifestazio deitu ditu Maiatzaren Lehenerako, eta Pradales "Urkulluren kopia antisozialagoa eta autoritarioagoa" bihurtu dela salatu du.
LAB sindikatuak hiru neurri zehatz eskatuko ditu Maiatzaren Lehenean, Euskal Herrian deitu dituen 26 manifestazioetan, "langile klaseak bizimodu duina izan dezan bermatzeko ezinbestekotzat" jotzen dituenak, hala nola etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak.
Igor Arroyo LABen koordinatzaile nagusiak eta Maider Jauregi komunikazio arduradunak Donostian aurkeztu dituzte sindikatuak 'Langileok eragin' lelopean egingo dituen Maiatzaren Leheneko manifestazioen xehetasunak.
"Munduari begiratzen diogunean, zapalkuntza eta gerra ikusten ditugu nonahi: Palestina, Venezuela, Kuba, Groenlandia, Libano, Iran... Zein izango da hurrengoa?", hausnartzeko itauna bota du Arroyok.
"Faxistek eta genozidek, Trumpek eta Netanyahuk, berbarako, munduko herriak eta langileak dituzte jomugan, eta europar agintari gehienek men egiten diete. Kapitalismoak mozorroa kendu du: sistema bortitza, koloniala eta heteropatriarkala da", kritikatu du.
Arroyok ohartarazi duenez, patronala, finantza krisiarekin, pandemiarekin eta Ukrainako gerrarekin gertatu zen bezala, "Ekialde Hurbileko gerraren faktura langile klaseak ordain dezan" saiatuko da, "prezioak garestituz eta enpleguari eta lan baldintzei eraso eginez".
Horren aurrean, "itxaropen eta baikortasun" mezua bidali du LABek, eta "antolakuntzaren eta borroka kolektiboaren" garrantzia azpimarratu du.
Arroyok nabarmendu duenez, "testuinguru ekonomiko ezegonkorrak langileen aldeko politikak aplikatzeko beharra areagotzen du". "Langile eta pentsiodun guztiei gutxieneko diru-sarrerak bermatu behar zaizkie, hau da, gutxieneko soldata eta gutxieneko pentsio duina", azpimarratu du.
Arroyok patronala kritikatu du "greba orokorrari entzungor egiteagatik", eta salatu du negoziazio mahaian esertzeari uko egiten diotela badakitelako haien "proposamena bidezkoa eta bideragarria dela". "Greba egunean esan genuen bezala, ezezko bakoitzarekin patronalak duen izen ona galtzen du, eta euskal sindikatuen jarrera indartu egiten du", adierazi du.
Ildo beretik, LABek gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzak, Confebaskekin, UGTrekin eta CCOOrekin batera, greba orokorra egin eta hilabetera "elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko" asmoa agertu izana.
"Confebask gutxieneko soldatari buruz negoziatzera behartu beharrean, Pradalesen Gobernuak bere neurrira egindako antzezpena antolatu du. UGT eta CCOO beren zerbitzura jarri ditu, finantzaketa handitzearen truke. Hiru aldetatik da hori salagarria: euskal langileen beharrak gutxiesten ditu, gehiengo sindikalari bizkarra ematen dio eta atxikimendu politikoaren salerosketaren eskeman oinarritzen da", adierazi du.
Arroyoren hitzetan, Pradalesek ordezkatu nahi izan duen aldaketa ezerezean geratu da: "Osasun mahaia sindikatu guztien iritziaren kontra itxi zuen; bi herri-ekimen legegile eztabaidatzeari uko egin zion; eta, orain, gutxiengo sindikalean oinarritzen da gehiengoaren ordezkagarritasunari eta eskariari muzin egiteko. Pradales Urkulluren kopia bilakatu da".
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.