OSAKIDETZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoak eta mediku-zerbitzuen zuzendariordeak dimisioa eman dute

EITBk jakin duenez, bi dimisioak medikuen grebaren eta lanuzteak eragiten ari diren presio asistentzialaren ondorioz etorri dira.

Médicos y facultativos se concentran ante el hospital de Cruces



EUROPA PRESS

03/10/2025

Medikuen protestak, Gurutzetako Ospitalearen aurrean.

Medikuen kolektiboa mobilizazioak gorian dauden honetan, Irama Villar Gomez Gurutzetako Ospitaleko zuzendari medikoak eta Maider Garmendia erietxe horretako mediku-zerbitzuen zuzendariordeak dimisioa eman dute. 

Biek joan den ostiralean jakinarazi zioten erabakia Osakidetzari; Garmendiak iazko abenduan jada kargua uzteko asmoaren berri eman zuen. 

Antza, medikuen protestek zerbitzuan eragindako presioa legoke dimisioen atzean. Duela zazpi hilabete inguru abiatu zituzten protestak, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak onartu nahi duen Estatutu Markoaren kontra. Medikuentzako estatutu marko propio bat sortzea eta negoziazio bide esklusibo bat zabaltzea eskatzen dute protesten sustatzaileek.

Atzo bildu ziren azkenekoz bi aldeak, eta akordiorik gabe amaitu zen batzarra. Lanuzteei eutsi egingo dietela iragarri zuten sindikatuek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X